44D Makina edo aparatu mekanikoen bidezko jokoaren gaineko tributuaren ordainketa helbideratzea

Nork aurkeztu behar du?

Dagokion baimen administratiboa edo ustiatzeko baimena duten pertsona fisiko, juridiko edo entitateak edo, beren jardueren artean, zorizko jokoetarako makinak edo aparatu automatikoen ustiapena biltzen duten pertsonak, Jokoaren gaineko Zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenean.

Zer aitortzen da?

Alta ematea helbideratze sisteman: alta eskatu ahal izango dute Jokoaren gaineko Zergaren helbideratze bankarioaren prozedurara bildu nahi duten enpresa operadoreek.

Helbideratze datuak aldatzea: kargu kontua aldatu edota joko baimenen alta edo baja berriak jaso nahi direnean aurkeztu beharko da datuak aldatzeko eskaera.

Baja ematea helbideratze sisteman: ordainketa prozedura utzi nahi denean aurkeztu beharko da baja emateko eskaera.

Aurkezteko modalitateak

Paperean: 44D inprimakia betez eta aurkeztuz.  

Inprimaki horrek ondoko informazioa bildu beharko du:

  • Helbideratze kontua: 20 digituz jarri behar da hiruhileko ordainketa kargatzea nahi den kontu edo libretaren bezeroaren kontu kodea.
  • Baimen zerrenda:
    1. Helbideratzearen alta eskaera: helbideratu nahi diren eta eskaeraren datan zergadunaren izenean dauden baimen guztiak bilduko ditu. Dokumentazio horrekin, zeharkako Zergak Kudeatzeko eta Ingurumen tributuak kudeatzeko Zerbitzuak kalkulatuko du helbideratu beharreko Jokoaren gaineko tributuaren hiruhileko kuota.
    2. Aldaketa eskaerak: zergadunek lehenago aurkeztu dituzten zerrendei dagokienez baja edo alta ematen zaien baimenak bakarrik sartu behar dira. Horretarako, “X” jarri beharko da laukietan. Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak dokumentazio hori aintzat hartuta kalkulatuko du kuota berria.

Aurkezteko lekuak

Imprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoaren bidez bidaliz edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

Aurkezteko epea

Helbideratze sisteman alta, baja edo aldaketa egiteko eskaerak epe hauetan aurkeztu behar dira:

  • Helbideratzeak urte naturaleko lehen hiruhilekotik aurrera ondorioak izan ditzan, martxoaren 20tik apirilaren 5a bitartean aurkeztuko da.
  • Helbideratzeak urte naturaleko bigarren hiruhilekotik aurrera ondorioak izan ditzan, ekainaren 20tik uztailaren 5a bitartean aurkeztuko da.
  • Helbideratzeak urte naturaleko hirugarren hiruhilekotik aurrera ondorioak izan ditzan, irailaren 20tik urriaren 5a bitartean aurkeztuko da.
  • Helbideratzeak urte naturaleko laugarren hiruhilekotik aurrera ondorioak izan ditzan, abenduaren 20tik urtarrilaren 5a bitartean aurkeztuko da.

Alta eman ondorengo epealdietan, eta zergadunak aldaketaren bat jakinarazten ez duen artean, berak aukeratutako kontuan kargatuko da zergadunak adierazitako baimenen zerrendan dagokion jokoaren gaineko zergaren kalkulutik ateratzen den hiruhileko kuota.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko:

Araudia

149/2021 Foru agindua, martxoaren 18koa, zeinaren bidez onesten baita makinen edo aparatu automatikoen bidezko jokoaren gaineko tributuan kuota finkoei aplikatuko zaien hobaria. 

150/2021 Foru agindua, martxoaren 18koa, zeinaren bidez aldatzen baitira makinen edo aparatu automatikoen bidezko jokoaren gaineko zergari eta haren gaineko errekarguari dagozkion 044 eta 44D ereduak aurkeztu eta diru-sarrera egiteko epeak

952/2008 Foru Agindua, Urriaren 31ekoa, honako hau aldatzekoa: Abenduaren 27ko 599Bis/2005 Foru Agindua, makina edo aparatu automatikoen bidez ustiatzen den jokoaren gaineko zerga helbideratze bankarioz ordaintzeko prozedura ezartzen duena (PDF)

599 bis/2005 Foru Agindua, abenduaren 27koa, makina edo aparatu automatikoen bidez ustiatzen den jokoaren gaineko zergaren ordainketa bankuan helbideratzeko prozedura ezartzen duena (PDF)

1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)