490 Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. Autolikidazioa.

Nortzuk daude eredua aurkeztea behartuta?

Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergari buruzko uztailaren 16ko 6/2023 Foru Dekretu Arauemailean  8. artikuluan aipatutako zergadunak. Zehazki, pertsona juridikoak eta 2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorra 35.3 artikuluan aipatutako entitateak, baldin eta likidazio aldiaren lehendabiziko egunean honako bi muga hauek gainditzen badituzte:

a) aurreko urte naturaleko negozio zifraren zenbateko garbia 750 milioi eurotik gorakoa izatea; eta
b) zergari lotuta dauden eta aurreko urte naturalari dagozkion zerbitzu digitalen prestazioengatik izandako diru sarreren zenbateko osoa 3 milioi eurotik gorakoa izatea, behin 10. artikuluan jasotako arauak aplikatu ondoren.

Zer aitortzen da?

Zergaren zergadunek zergaldi bakoitzean egindako zerbitzu digitalen prestazioak. Likidazio aldia hiruhileko naturala izango da.

Aurkezteko modalitateak

•    Internet. Zergabidea web plataformatik.

Aurkezteko epea

•    490 eredua apiril, uztail, urriaren lehen 25 egun naturaletan aurkeztu eta ordainduko da, urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren  hiruhilekoetako likidazio aldiei dagokienez, hurrenez hurren. Laugarren hiruhilekoa urtarrilaren lehen 31 egun naturaletan aurkeztu eta ordainduko da.
•    Hiruhilekoren bat likidatzean ordaindu beharreko kuotarik ez bada ateratzen, orduan ere zergadunak aitorpena aurkeztu beharko du zerga honetan. 

Ordaintzeko prozedura

490 ereduaren autolikidaziotik ateratzen den kuota prozedura hauetako edozeinen bidez ordaindu ahal izango da:

  • Helbideratze agindu bidez, ordainketa helbideratzeko erabiltzen den IBAN sartuta; kontu horiek entitate laguntzaileetan irekita egon beharko dira
  • Ordainketa pasabidearen bidez.
  • Entitate laguntzailearen bidez, ordainketa gutuna bertan aurkeztuta.

Inprimakia

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

490 eredua (PDF)

Araudia

6/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 16koa, Zenbait Zerbitzu Digitalen gaineko Zergari buruzkoa.

400/2021 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, erabiltzaileen gailuak lokalizatzeko arauak eta zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergaren betebehar formalak garatzen dituena, eta Zerga kudeaketa eta ikuskapen arloko jardun eta prozedurei eta zergak aplikatzeko prozeduren arau erkideen garapenari buruzko Erregelamendu Orokorra (uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuaren bidez onartua) aldatzen duena.

575/2022 Foru Agindua, (2022ko abenduren 23ko GAO), abenduaren 18koa, urtarrilean aurkeztekoak diren aldizkako aitorpen eta autolikidazioak aurkezteko borondatezko epea urtarrilaren 31ra arte luzatzen duena. (PDF)

316/2022 Foru Agindua (PDF)

404/2023 Foru Agindua (PDF)

Beste jakingarri batzuk

2022. urteko hirugarren hiruhilekoa amaitzean Zerga Administrazioko Estatu Administrazioaren aurrean (AEAT) erroldatuta egon ez direnak, geroago,  zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergaren zergadun bihurtzen badira Gipuzkoako Foru Ogasun honekiko betebeharrak hartuz (lurralde honetan aldez aurretik erroldatuta egon gabe), aitorpen zentsala aurkeztu beharko dute 036 eredua ZergaBidea plataformatik transmitituz eta aurkezteko arrazoia gisa «Hasiera» adieraziz. Kasu horretan, 5. apartatua bete beharko da, «Zerga egoera eta aitorpen-likidazioak» (betebehar bakarrak zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergarenak badira, 115. laukian «BAI» markatuko da). Eredua aurkeztean, IFZ txartelaren kopia eskatuko da.