Noizbehinkako hartzaile erregistratuek eta baimendutako hartzaileek jarraitu beharreko prozedura Europar Batasunetik Zerga Bereziei lotutako merkantziak jasotzeko

MERKANTZIA JASO AURRETIK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

1. Merkantziak jasotzeko baimena eskatu behar da Zerbitzu Berezien Atalean (20018 Donostia, Errotaburu pasealekua 2), 504 eredua erabilita. Hainbat baimen mota daude: noizbehinkako hartzaile erregistratuarena (fabrika edo gordailu fiskal batetik eratorria, etendura araubidean), jasotzaile baimenduarena (beste edozein establezimendutatik eratorria, zerga berezia sortuta) edo ordezkari fiskalarena (urrutiko salmenten prozedura). Hiru kasuetan hartzailea alta emanda egon beharko da jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigraferen batean, merkataritza helburuekin zerga bereziei lotutako produktuen igorpen jakin bat jaso ahal izateko.

2. Edari deribatuak direnean, xingolak sorburuko herrialdean jartzekotan, interesdunak Zerga Berezien Atalean eskatu beharko ditu xingolak (20018 Donostia, Errotaburu pasealekua 2), marka fiskalen eskaerari buruzko 517 ereduaren bidez.

3. Zerga berezien bermea eratu behar da (ereduaren araberako abal bankarioa edo eskudiruzko gordailua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diruzaintzan, 20018 Donostiako Errotaburu pasealekuko 2an), zerga berezien kuoten zenbatekoan. 

Berme horren ordez ,aurretik zerga berezia ordaindu ahal izango da, horretarako finkatutako inprimakien bidez: 561 eredua (garagardoa), 562 (tarteko produktuak), 563 (alkohola eta edari deribatuak), 566 (tabakoa) eta 581 (hidrokarburoak).

4. Tabakoa denean, kontuan hartuko da gordailuzain baimenduek, hartzaile erregistratuek, hartzaile erregistratuek, noizbehinkako hartzaile erregistratuek, jasotzaile baimenduek edo urrutiko salmenten sistemako hartzaileek, eta horiek bakarrik, jaso ahal izango dituzte Batasuneko beste estatu batzuetatik datozen tabako laboreak, betiere tabako laboreen banaketaren alorrean indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, Tabakoen Merkaturako Ordezkaritzak baimenduta.

5. Zerga Berezien Atalak merkantzia jasotzea baimenduko du 505 ereduaren bidez. Baimen horrek berekin dakar produktuak jasotzeko baimenaren kode bat (JBK) ematea, agiri administratibo elektronikoa betetzean hornitzaileak derrigorrez 5a laukian adierazi beharko duena, EMCS mezu prozeduraren bitartez (produktuak etendura araubidean zirkulatzea), edo agiri erraztu laguntzailea betetzean (503 eredua, paperezkoa), baldin eta produktuak zerga berezia sortuta zirkulatzen badira. Produktuak jasotzeko baimenaren kode hori hornitzaileak EMCS mezuak betetzeko baliagarria da, Zerga Berezietako Atalak baimena eman eta biharamunetik aurrera.

6. Produktuak jasotzeko baimenaren kodeak SEI HILABETEZ balio du, baimena ematen denetik aurrera.

MERKANTZIA JASOTZEAN EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

A. Etendura araubidean jasotako merkantzien kasuan, agiri administratibo elektroniko bat erabilita (EMCS sistema):

1. ARC zenbaki batekin batera merkantzia jasotzen duenean, hartzaileak www.emcs.es webgunearekin konektatu beharko du, entrega amaitzeko. Horretarako, aukeratu beharko du igorpena estatu barrukoa ala batasun barrukoa ote den, “jasotako agiriak” atalean sartu eta, ziurtagiri elektroniko baliagarrietako bat idatzi ondoren ("egin gabe" moduan agertuko den ARC zenbakia eskuratuta), jaso izanaren jakinarazpena bete eta EMCS agiriari bukaera eman beharko dio.

2. Produktuak jaso izanaren jakinarazpena egiteko epea bost langunekoa izango da, zirkulazioa amaitzen denetik aurrera. Epe hori etendura araubideko batasun barruko zirkulaziorako nahiz estatuaren lurralde eremuan egindako zirkulaziorako baliagarria izango da.

3. Merkantzia Zerga Ikuskaritzaren eskura mantendu behar da lehen langunean, produktuak jasotzen diren egunetik aurrera.

4. Edari deribatuak direnean, xingolak helburuko herrialdean jartzekotan, interesdunak Zerga Berezien Atalean eskatu beharko ditu xingolak (20018 Donostia, Errotaburu pasealekua 2), marka fiskalen eskaerari buruzko 517 ereduaren bidez..

5. Behin edari deribatuak jasota, harremanetan jarri beharko da Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiarekin (20018 Donostiako Errotaburu pasealekua 2), xingolak behar bezala jarri direla egiaztatzeko.

B. Zerga sortuta jaso diren merkantzien kasuan, 503 ereduko agiri erraztu laguntzaile baten bidez (paperezko formatuan):

1. Merkantzia jasotzean, hartzaileak 503 ereduko agiri erraztu laguntzailea aurkeztuko du Zerga Berezien Atalean (20018 Donostiako Errotaburu pasealekua, 2), horrek zigilatu dezan. Agiria, merkantzia jaso ondorengo astearen barruan aurkeztu behar da.

2. Merkantziaren jasotzaileak agiriaren 2 zenbakiko alea gorde behar du eta hornitzaileari agiriaren 3 zenbakiko alea itzuli behar dio, Zerga Berezien Atalak zigilatuta (20018 Donostiako Errotaburu pasealekua, 2).

3. Merkantzia Zerga Ikuskaritzaren eskura mantendu behar da lehen langunean, produktuak jasotzen diren egunetik aurrera.

4. Edari deribatuak direnean, xingolak helburuko herrialdean jartzekotan, interesdunak Zerga Berezien Atalean eskatu beharko ditu xingolak (20018 Donostia, Errotaburu pasealekua 2), marka fiskalen eskaerari buruzko 517 ereduaren bidez.

5. Behin edari deribatuak jasota, harremanetan jarri Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiarekin (20018 Donostiako Errotaburu pasealekua 2), xingolak behar bezala jarri direla egiaztatzeko.

GEROAGO EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

1. Aitorpen-likidaziorako agiri hauek aurkeztu behar dira, dagokionaren arabera: 561 ereduko agiria (garagardoa), 562 eredua (tarteko produktuak), 563 eredua (alkohola eta edari deribatuak), 566 eredua (tabakoa) edo 581 eredua (hidrokarburoak). Aitorpen-likidaziorako agiri hauek telematikoki aurkeztu beharko dira –salbu aurkezpen telematikora behartuta ez dauden pertsona fisikoak eta beste entitate batzuk–, edozein finantza entitate laguntzailetan, ordaintzekoak direnean. Salbuespen kasuren batean sartutako aitorpen-likidazioen kasuan, aitorpen-likidaziorako ereduaren ale guztiak aurkeztu behar dira Zerga Berezien Atalean (20018 Donostiako Errotaburu pasealekua 2). Aitorpen-likidazioak epe hauetan aurkeztuko dira

Hidrokarburoen eta tabako laboreen gaineko zerga bereziak: sortzapenak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo lehen hogeita bost egun naturalen barruan.

Alkoholen eta edari deribatuen, tarteko produktuen edo garagardoaren gaineko zerga bereziak:

Enpresak BEZa hilero ordainduz gero: sortzapenak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo hirugarren hilabeteko lehen hogeita bost egun naturalen barruan.

Enpresak BEZa hiru hilean behin ordainduz gero: sortzapenak gertatu diren hiruhilabetekoa amaitu ondorengo bigarren hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan.

2. Diru sarrera egin ondoren, emandako bermea(k) itzultzeko eskatu behar zaio, idatziz, Zerga Berezien Atalari (20018 Donostiako Errotaburu pasealekua 2). Salbuespen kasuetan, kontabilitate agiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da, jasotako produktuen kargua agertuko duena.

Zerga berezia horretarako ezarritako inprimakien bidez ordainduz gero (garagardoari buruzko 561 eredua, tarteko produktuei buruzko 562 eredua, alkoholari eta edari deribatuei buruzko 563 eredua, tabakoari buruzko 566 eredua edo hidrokarburoei buruzko 581 eredua), ez da beharrezkoa izango “Geroago egin beharreko izapideak” ataleko 1. eta 2. puntuetan aipatutako pausoak ematea.

3. 510 eredua aurkeztu behar da (Europar Batasunaren gainerako lurraldetik jasotako eragiketen aitorpena), sortzapenak gertatu ondoren (BEZa hilero ordainduz gero) edo, hala badagokio, sortzapenak gertatu diren hiruhilekoa amaitu ondoren (BEZa hiru hilean behin ordainduz gero) datorren hilabetearen lehendabiziko hogeita bost egunen barruan.

4. Eskatutako eragiketari uko eginez gero, bermea itzultzeko, baimenaren bi aleak itzuli beharko dira (505 eredua), eta haietan  atzera egin izana adierazi beharko da espresuki. Baimena edo, halakorik emanez gero, luzapena iraungi aurretik aurkeztu behar da ukoa.