506 Itzulketa eskaera gordailu fiskalean sartzeagatik

Nork aurkeztu behar du?

Estatuaren barruko lurralde esparruan zerga sortarazi duten fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak Gipuzkoako gordailu fiskal batean sartzen dituzten enpresariek, geroago Europar Batasuneko beste estatu kide batera bidaliak izateko asmoz.

Zer aitortzen da?

Batasunaren gainerako lurralde eremura gordailu fiskal batean sartuz egindako bidalketak, eta hiruhileko bakoitzean beren helburura heldu direnak, baldin eta zerga barruko lurralde esparruan sortarazi badute.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua entregatuz
  • Internet bidez: Inprimakia Zergabideatik transmitituz

Aurkezteko lekua

  • Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Produktuak helmugako Estatu kidean jasotzen diren hiruhilekoa amaitu ondorengo lehen hogeita bost egunen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF).
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF).
 

Informazio interesgarria

  • 506 eredua Gipuzkoako Foru Ogasunean aurkeztu beharko da, produktuak gordailu fiskalera igorri zituen establezimendua Gipuzkoako lurralde historikoan dagoenean.
  • Itzulketarako prozedura 1995eko uztailaren 7ko 1.165/1997 Errege Dekretuaren 8. artikuluan araututa dago, dekretu horrek onartzen baitu Zerga Berezien Erregelamendua.
  • Gordailu fiskalean sartzearen ondoriozko itzulketak eskatzeko Zergaren sortzapen unean indarrean dauden zerga tasak aintzat hartuko dira.