509 Gorabeheren orria

Nork aurkeztu behar du?

Agiri laguntzaile administratibo edo komertzialak, edota erraztuak egin dituztenek, hau da, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen joan-etorrian erabiltzen diren agiriak egiten dituztenek.

Zer aitortzen da?

Honako gorabehera hauek:

  • Agiri laguntzailearen 3 zk. alea (agiria egin duenari itzuli beharrekoa) arauzko epean jaso ez izana.
  • Hartzailearen edo emate lekuaren aldaketak.
  • Emate lekuaren aldaketa.
  • Joan-etorrian edota fabriketan zein gordailu fiskaletan bersartzerakoan izandako galerak.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 509 inprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Interneten: Gipuzkoatarian 500/503/509/511/551/552 laguntza programaren bitartez.

Aurkezteko lekua

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

509 eredua aurkezteko epea aldatu egingo da hautatutako modalitatearen eta aitortutako gorabeheraren arabera.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

1165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)

1040/1997 Foru Agindua, abenduaren 17koa, besteak beste 517 eredua onartzen duena (PDF)

531/2000 Foru Agindua, uztailaren 11koa, besteak beste 500/503 ereduak eta emate orriak euskarri magnetikoan aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak onartzen dituena. (PDF)

20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)

Informazio interesgarria