510 Europar Batasuneko beste estatuetatik jasotako eragiketen aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Sakatu hemen Europar Batasuneko gainerako estatuetatik jasotako eragiketen aitorpena (510 eredua) aurkeztu behar duzun jakiteko.

Zer aitortzen da?

Likidatzen den epealdian sortutako zenbatekoak, subjektu pasiboak aitorpen-likidazio batean edo gehiagotan deklaratu behar izan dituen zenbatekoak aitortuko dira 510 eredu honetan, produktuak jaso dituena nornahi delarik ere

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekua

  • Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

  • Eragiketak aitortzeko erabiliko den eredu hau aurkeztuko da autolikidazioak ordaintzeko ezarritako epearen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF)
225/2011 Foru Agindua, martxoaren 2koa, Zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituen otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua aldatzen duena

Lotutako zergak (ereduak)

300 BEZaren hiruhileko aitorpen--likidazioa. Erregimen Orokorra

320 BEZaren hileko aitorpen--likidazioa. Enpresa handiak

330 BEZaren aitorpen--likidazioa. Esportatzaileak eta beste operadore ekonomikoak

390 BEZaren urteko aitorpen--likidazioa