Biltegi fiskala

Biltegi fiskaltzat hartuko da estatuaren lurralde esparruan zerga sortarazi duten fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak arauz ezarritako baldintzetan jaso, biltegiratu eta banatzeko baimenduta dagoen establezimendua, nahiz eta tasa murriztuta edo salbuespen kasu batean izan.

Biltegi fiskal gisa baimendutako establezimendu batean, zerga tasa orokor bat aplikatuta zerga sortu zaien fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak ere jaso, biltegiratu eta banatu ahal izango dira.

Gordailu fiskalak ezartzeko baimena lortu ahal izateko baldintzak eta betekizunak Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duen uztailaren 7ko 1.165/1995 Errege Dekretuko 13. artikuluan jasota daude (PDF gaztelaniaz).