515 Tabako gaineko zergaren marka fiskalen eskaera

Nork aurkeztu behar du?

Marka fiskalen eskatzaileek. Honakoak izan daitezke:

  • Fabrikatzaileek
  • Gordailu fiskalen eta harrera gordailuen titularrek.
  • Noizbehinkako hartzaile erregistratuek.
  • Ohiko edo noizbehinkako hartzaile ziurtatuek.
  • Ordezkari fiskalek.
  • Igorle erregistratuek
  • Inportatzaileek.

Zer aitortzen da?

Eskatzaileak behar dituen tabako-zigilu fiskalen zerrenda.

Aurkezteko modalitateak

Internet bidez: 515 eredua (PDF) ZergaBideatik transmitituz.

Araudia

299/2024  Foru Agindua, uztailaren 1ekoa, tabako labore guztierarako marka fiskalak garatzeko arauak onesten dituena (GAO).
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).
4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziei buruzkoa (PDF).

Informazio interesgarria

Zigiluak emateko, bermeei buruz ezarrita dagoena bete beharko da, hau da, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duen 1.165/1995 Errege Dekretuak 26.7 artikuluan xedatutakoa (PDF gaztelaniaz).