517 Marka fiskalen eskaera

Nork aurkeztu behar du?

Marka fiskalen eskatzaileek. Honakoak izan daitezke:

Zer aitortzen da?

 

Eskatzaileak alkoholari eta edari eratorriei buruz behar dituen zigilu fiskalen zerrenda.

Aurkezteko modalitateak

Araudia

5/2020 Foru Agindua, urtarrilaren 22koa, alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren marka fiskalak eskatzeko 517 eredua eta hura aurkezteko modua onartzen dituena (PDF).

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).

225/2011 Foru Agindua, martxoaren 2koa, Zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituen otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua aldatzen duena (PDF).

4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziei buruzkoa (PDF).

Informazio interesgarria

Xingolak emateko, bermeei buruz ezarrita dagoena bete beharko da, hau da, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duen 1.165/1995 Errege Dekretuak 26.7 artikuluan xedatutakoa (PDF gaztelaniaz).