519 Alkoholaren eta Edari Deribatuen gaineko Zerga. Lan eragiketetan izandako gorabeheren orria

Nork aurkeztu behar du?

Alkohol eta edari deribatuen fabrikatzaileek, destilazio eta desnaturalizazio eragiketak egiten dituztenean, eta gordailu fiskalen titularrak, (Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak suspentsio erregimenean gordailatu, jaso, eman, eta, hala dagokionean, eraldatu ditzakeen establezimendua) desnaturalizazio eragiketei dagokienean.

Zer aitortzen da?

Honako gorabehera hauek:

  • Eragiketei ez zaiela ekin.
  • Lan eragiketak eten direla.
  • Lan eragiketei berriro ekin zaiela.
  • Lan eragiketak bertan behera utzi direla.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetzan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia), aurkeztuz, bitarteko hauetakoren bat erabiliz:
  • Internet bidez: Inprimakia ZergaBideatik transmitituz.

Aurkezteko lekua

Bi modalitateak (zuzeneko ematea eta telefax bidezkoa) Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetzan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia) aurkeztuko dira.

Aurkezteko epea

Gorabehera gertatu ondorengo hogeita lau orduen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)

1.037/1998 Foru Agindua, 1998ko abenduaren 3koa, besteak beste 520 eredua onartzen duena.

20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)

Informazio interesgarria

  • Gorabehera bakoitzaren berariazko aitorpena aurkeztuko da.
  • Gorabeheren orriak koerlatiboki zenbakitu behar dira dagokien lan aitorpen bakoitzean. Orri horretan bere zenbakia eta dagokion lan aitorpena adieraziko dira, aitortutako gorabehera mota bezalaxe.
  • Lan aitorpen batean dokumentatu diren fabrikazio lanen gorabeherak ahal den azkarren jakinarazi behar zaizkio Ikuskaritzako Zuzendariordetzako kontu-hartzaileari. Horretarako, telefonoa erabil daiteke, nahiz eta gero gorabehera orria bete eta igorri beharko den.
  • Matxuragatik eten diren lanei berriro ekiten zaienean, instalazioei zigilua kendu ondoren, gorabehera orria aparatuak funtzionamenduan jarri baino gutxienez hogeita lau ordu lehenago aurkeztuko da.