521 Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zerga. Hiruhilekoan hornitutako lehengaien zerrenda

Nork aurkeztu behar du?

521 eredua aurkeztera behartua egongo dira ardo alkohola fabrikatzeko lehengai diren produktuak gordailatzen dituztenak. Mahats lapak, pikotxak eta ardoa egiteko gainerako hondarrak direnean, eredu horretan sartu behar dira, haien helmuga edozein izanik ere.

Era berean, 521 eredua aurkeztera behartuta egongo dira edozein mota edo jatorritako azukre kristalizatuak eta isoglukosa produzitzen dituzten fabrikatzaileak eta melaza biltegizainak, beren fabrika edo biltegietatik izandako melaza edo isoglukosa irteerei dagokienez, horien helmuga edozein izanik ere.

Zer aitortzen da?

Eredu hori hiruhilabetearen barruan produktuen entregak edo igorpenak egon direnean bakarrik aurkeztu behar da

Aurkezteko modalitateak

Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua entregatuz.

Internet bidez: Inprimakia ZergaBideatik transmitituz.

Aurkezteko lekuak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentua, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia.

Aurkezteko epea

Hiruhilabetero. Hiruhilabete natural bakoitza amaitu eta ondorengo lehendabiziko hogeita bost egunen barruan aurkeztu behar da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

521 inprimakia (PDF)

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF).
225/2011 Foru Agindua, martxoaren 2koa, Zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituen otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua aldatzen duena.