Larrialdi Barruko Agiri Laguntzailea

525 ereduaren erabilpena.

Eredu hau erabiliko da kontrol sistema informatizatua produktuak igortzerakoan ez dabilenean, eta haren helburua izango da barruko zirkulazioa babestea. Produktuak zirkulazioan jarri aurretik, sistema zergatik ez dabilen eta, ezagutzen bada, zenbat deboran ez den ibiliko, jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Finantza Departamentuari.

Bi produktu kategoria edo bi baino gehiago sartu behar badira, 525 ereduaren orri osagarriak erabiliko dira.

Aurkezteko modalitateak

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

  • 525 Eredua. Larrialdi Barruko Agiri Laguntzailea (PDF)

Laguntzak programak

500_503_509_511_551_ereduak eta EMCS dokumentuak (EXE)

Araudia

20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)

260/2019 Foru Agindua, maiatzaren 30ekoa, zeinaren bidez onartzen baitira barruko administrazio agiri elektronikoa betetzeko arauak eta 525 eredua, «Barruko larrialdi agiri laguntzailea» izenekoa, denak ere fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak barruko lurralde eremuan zirkulatzeko aplikagarriak.