551 Astean luzatutako agiri laguntzaileen zerrenda

Nork aurkeztu behar du?

Agiri laguntzaile administratibo edo komertzialak, edota erraztuak egin dituztenek, hau da, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen joan-etorrian erabiltzen diren agiriak egiten dituztenek.

Zer aitortzen da?

Aurreko astean egindako eragiketak.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua entregatuz.
  • Interneten: Inprimakia Zergabideatik transmitituz.

Aurkezteko lekua

  • Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

Astekoa. Merkantzia jaso den astearen hurrengo astean zehar.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

 38/1998 Legea, abenduaren 28koa, Zerga Bereziei buruzkoa ( PDF )

1.165/2001 Foru Agindua, azaroaren 21ekoa, besteak beste 552 eredua onartzen duena (PDF )

113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Zerga Berezien eredu jakin batzuk onartu eta zerga horien zenbait kudeaketa arau bateratua eta eguneratu ziren(PDF)

Informazio interesgarria