560 Elektrizitatearen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Honako hauek dira zergaren zergadunak:

a) Elektrizitatea beren kontsumorako eskuratzen duten pertsonei edo entitateei energia elektrikoa hornitzen dietenak. Energia elektrikoaren horniduratzat hartuko da sare elektrikorako sarbide bidesarien zerbitzua ematea eta elektrizitatea entregatzea.

Kontsumitzaileak dira energia ibilgailuen energia kargatzeko zerbitzuen prestaziorako eskuratzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

b) Beraiek sortutako energia elektrikoa kontsumitzen duten energia elektrikoaren ekoizleak.

Zer aitortzen da?

Kontsumorako energia elektrikoaren hornidura, bai eta ekoizleek beraiek sortutako elektrizitatea kontsumitzea ere.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  • Hilekoa. BEZaren ondorioz derrigorrez hileko aitorpen-likidazioa aurkeztu behar duten zergadunek, sortzapena gertatu den hilaren ondorengo hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko dute.
  • Hiruhilekoa. BEZaren ondorioz derrigorrez hiruhileko aitorpen-likidazioa aurkeztu behar duten zergadunek, sortzapena gertatu den hiruhilekoa amaitu ondorengo hilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko dute.
  • Urtero. Abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 96.3 artikuluan aipatutako zergadunek autolikidazioa aurkeztu beharko dute, zergaldi hori amaitu eta hurrengo apirileko lehen 25 egun naturalen barruan.

Urtarrilean egin behar diren autolikiazioak aurkezteko epea hil horren 31ra luzatzen da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

Informazio interesgarria

  • Merkaturatzaileak edo banatzaileak ez diren zergadunek, dagokien likidazio epean ez baldin badituzte ordaintzekoak diren kuotak, ez dute aitorpenik aurkeztu beharko.
  • Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia sortzapenaren momentuan indarrean dauden zerga tasen arabera exijituko da.