566 Tabako laboreen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Zerga horrek kargatutako eragiketak egiten dituzten zergadunek.

Zer aitortzen da?

Hilero egindako eragiketak.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

  • Positiboak eta ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileetan.
  • Negatiboak (emaitza 0 denean): Finantza entitate laguntzaileetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

  • Hilero.Sortzapenak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

4/2003 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF).
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF).

 

Informazio interesgarria

  • Likidatzen den epealdian fabrikazio zerga bereziei atxikitako produktuen izakinik eta mugimendurik izan ez bada ez da beharrezkoa izango likidazio-aitorpenik aurkeztea.
  • Europar Batasunetik datozen Tabako Laboreen gaineko Zerga Bereziari lotutako produktuak jasotzeko baldintza berezi batzuk daude.
  • Tabako laboreen gaineko Zerga Berezia sortzapenaren momentuan indarrean dauden zerga tasen arabera exijituko da.