581 Hidrokarburoen gaineko zerga - Aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Zerga horrek kargatutako eragiketak egiten dituzten zergadunek.

Zer aitortzen da?

Hilero egindako eragiketak.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

  • Positiboak eta ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileetan.
  • Negatiboak (emaitza 0 denean): Finantza entitate laguntzaileetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

  • Hilero.Sortzapenak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
131/2013 Foru Agindua, otsailaren 7koa, zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituen otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua aldatzen duena.

573/2023 Foru Agindua, abenduaren 16koa, zeinaren bidez onesten baitira hidrokarburo jakin batzuek eraman behar dituzten trazatzaile eta markatzaileak Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailean ezarritako tasa murriztuak aplikatzeko (PDF)

Informazio interesgarria

  • Likidatzen den epealdian fabrikazio zerga bereziei atxikitako produktuen izakinik eta mugimendurik izan ez bada ez da beharrezkoa izango likidazio-aitorpenik aurkeztea.
  • Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia sortzapenaren momentuan indarrean dauden zerga tasen arabera exijituko da.

Lotutako zergak (ereduak)

512 Hidrokarburoen gaineko Zerga. 2. tarifako produktuen hartzaileen urteko zerrenda