587 Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga

Nork aurkeztu behar du?

587 eredua aurkeztera behartuta daude berotegi-efektuko gas fluordunen fabrikatzaileak, erkidego barruko eskuratzaileak eta biltegizainak.

Erkidego barruko eskuratzaileak salbuetsita daude ordaindu beharreko kuota ez den likidazio-aldietan.

Zer aitortzen da?

Hiruhilekoan  egindako eragiketak.

Aurkezteko modalitateak

• Internetez. Inprimakia ZergaBideatik transmitituz.

Aurkezteko epea

• Hiruhilekoa. Apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu beharko da.

Urte bakoitzeko azken hiruhilekoa aurkezteko epea hurrengo urteko urtarrilaren 31n amaituko da.

Itzulketa eskaera. Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga

Urriaren 29ko 16/2013 Legearen 5.artikuluaren hamabost apartatuaren 1. zenbakian aipatzen diren inportatzaileek eta eskuratzaileek erabili beharreko eredua.

Inprimakia

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

  • 587 eredua (PDF) 2024ko maiatzaren 8tik aurrera indarrean dagoen eredua.

Araudia

12/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergari buruzkoa.
712/2022 Errege Dekretua, abuztuaren 30ekoa, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergaren erregelamendua onartzen duena.
187/2024 Foru Agindua, apirilaren 26koa, zeinaren bidez onartzen baita 587 eredua –Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa–, zehazten baitira hura aurkezteko modua eta prozedurak nahiz zergaren itzulketa eskatzeko modua eta prozedura eta arautzen baitira berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zergaren erregistroko inskripzioa eta izakinen kontabilitatea eramatea
 

Oharra

Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergari lotutako produktuen identifikazio-kodeen taulak (PDF) erantsi dira.