Itzulketa eskaera. Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga 

Nork aurkeztu behar du?

Urriaren 29ko 16/2013 Legearen 5. artikuluaren hamabost apartatuaren 1. zenbakian aipatutako inportatzaileek eta eskuratzaileek ordaindutako zergaren zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango dute.

Zer aitortzen da?

Itzulketa-eskaera eragin duten eragiketak. Eskaerarekin batera, haren arrazoi diren egitateen frogagiriak aurkeztu beharko dira, baita zerga ordaindu dela frogatzen dutenak ere.

Aurkezteko modalitateak

Internet. Itzulketa-eskaera ZergaBideako idazkien atalaren bidez egin beharko da.

Aurkezteko epea

Itzultzeko eskaera eragin duten gertakariak izan diren hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilaren lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu beharko da, urtarrilari dagokiona izan ezik, azken hori hil horren 31ra arte aurkeztu ahal izango baita.

Araudia

16/2013 Legea, urriaren 29koa, ingurumen-fiskalitatearen arloan zenbait neurri ezarri eta beste tributu- eta finantza-neurri batzuk onartzen dituena.
712/2022 Errege Dekretua, abuztuaren 30ekoa, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergaren erregelamendua onartzen duena.
564/2022 Foru Agindua, abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez onartzen baita 587 eredua –Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa–, zehazten baitira hura aurkezteko modua eta prozedurak nahiz zergaren itzulketa eskatzeko modua eta prozedura eta arautzen baitira berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zergaren erregistroko inskripzioa eta izakinen kontabilitatea eramatea