Itzulketa eskaera. Berrerabili ezin diren Plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. 

Nork aurkeztu behar du?

 1/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 15.1 artikuluan aipatzen diren inportatzaile eta eskuratzaileek zilegi izango dute zergarengatik ordaindutako zenbatekoaren itzulketa eskatzea.

Zer aitortzen da?

Itzulketa-eskaera eragin duten eragiketak. Eskaerarekin batera, haren arrazoi diren egitateen frogagiriak aurkeztu beharko dira, baita zerga ordaindu dela frogatzen dutenak ere..

Aurkezteko era

Internet. Itzulketa-eskaera ZergaBideako idazkien atalaren bidez egin beharko da.

Aurkezteko epea

Itzulketa eskaera, haren arrazoi diren egitateak gertatu diren hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilaren lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu beharko da, urtarrilari dagokiona izan ezik, azken hori hil horren 31ra arte aurkeztu ahal izango baita.

Araudia

1/2023 Foru Dekretu Arauemailea, maiatzaren 9koa, plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga bereziari buruzkoa.

152/2023 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baita 592 eredua –«Plastikozko ontziez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa»– izenekoa, eredu hori aurkezteko modua eta prozedura zehazten baitira, baita plastikozko ontzi ezberrerabilgarrien gaineko zerga bereziaren itzulketa eskatzeko modua eta prozedura ere, eta lurralde erregistroan inskribatzea, kontabilitatea eramatea eta izakinen erregistro liburua aurkeztea arautzen baita.