595 Ikatzaren gaineko Zerga Berezia. Aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Ikatzaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak.

Zer aitortzen da?

Hiruhileko bakoitzean egindako eragiketak. Ez da zertan aitorpen-likidazioak aurkeztu dena delako zergaldian ordaintzeko kuotarik sortu ez denean.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  • Aitorpen-likidazio hauek aurkeztu behar dira sortzapenak gertatu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo lehendabiziko hogeita bost egun naturaletan.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

  • 595 eredua (PDF)

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)

222/2008 Foru Agindua, 2008ko martxoaren 7koa, 595 eta 596 ereduak onartzen dituena (PDF)

20/2014 Foru Agindua, urtarrilaren 22koa, Ikatzaren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa egiteko 595 eredua aldatzen duena