604 Transakzio Finantzarioen gaineko zerga. Autolikidazioa.

Nortzuk daude eredua aurkeztea behartuta?

Transakzio Finantzarioen gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 5/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 10. artikuluan aipatzen diren subjektu pasiboek aurkeztu behar dute 604 eredua, baita dagokien diru-sarrera egin ere.

Zer aitortzen da?

5/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 4. artikuluan aipatzen diren eskurapenak, likidazio-aldian egindakoak. Likidazio-aldia hilabete naturala izango da.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Likidatu beharreko epealdiko azken eguna amaitu eta hurrengo hilabetearen lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu beharko da 604 eredua, baita diru-sarrera egin ere. Hala ere, urtarrilean egin beharreko aurkezpena eta diru-sarrera hilabete horretako 31ra arte egin ahal izango dira.

Ordaintzeko prozedura 

  • 604 eredua subjektu pasiboak aurkeztu behar duen kasuetan, ateratzen den kuota prozedura hauetako edozeinen bidez ordaindu ahal izango du:
     
    • Helbideratze agindu bidez, ordainketa helbideratzeko erabiltzen den IBAN sartuta; kontu horiek entitate laguntzaileetan irekita egon beharko dira
    • Ordainketa pasabidearen bidez.
    • Entitate laguntzailearen bidez, ordainketa gutuna bertan aurkeztuta.
  •  604 eredua Espainiako lurraldean kokatutako balore gordailuzain zentral batek aurkeztu behar duen kasuetan, diru-sarrera gordailuzain zentral horrek egingo du banku transferentzia baten bidez, diru-sarrerari dagokion zenbatekoagatik, 399/2023 Foru Aginduaren 5. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

Inprimakia

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

604 eredua (PDF)

Araudia

5/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Transakzio Finantzarioen gaineko Zergarena (PDF)
399/2023 Foru Agindua, irailaren 19koa, transakzio finantzarioen gaineko zerga autolikidatzeko erabili beharreko 604 eredua onesten duena (PDF).