60A Aitorpen-likidazioa. Agiri administratiboak eta notariotzakoak

Nork aurkeztu behar du?

  • BEZari lotutako eskualdaketetan ondasun edo eskubide bat eskuratzen dutenek. Adibidez, promotore bati higiezin eraiki berri bat erostean: etxebizitza, pabiloia, merkataritza lokala …
  • Notaritzako agiri bat egiten dutenek edota agiri hori egitearen onura jasotzen dutenek. Adibidez, mailegu hipotekarioak eratzean edo ezabatzean mailegua jasotzen dutenek (mailegu-hartzaileak).
  • Erregistro Publikoetan prebentziozko idatzoharrak eskatzen dituztenek, zorren kobrantza bermatzeko (bahituretan, jabetza bati buruz erabaki gabeko demandatan, etab).

Zer aitortzen da?

Eskrituren eta akta notarialen lehen kopiak, baldin eta kopuru edo gauza baloragarri bat baldin badute xedea eta inskribatu daitezkeen egintza edo kontratuak jasotzen badituzte. Adibidez:

  • BEZari lotutako ondasun higiezinen emateak. Adibidez, eraikin higiezin berri baten erosketa eskritura.
  • Ondasun higiezinen banaketa, zatiketa, bateratze edo elkarketak. Adibidez: Jabetza Erregistroan azpibanatzen diren edota, alderantziz, finka bakar bat osatuz elkartzen diren etxebizitzak edo finkak.
  • Obra berriko aitorpenak, banaketa horizontalak.
  • Hipoteka bermedun maileguak eratzea eta kitatzea.

Dokumentu administratiboak.

  • Prebentziozko idatzoharrak Erregistro Publikoetan

Zerga-tasa %0,5 da kasu guztietan.

Gainera, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 18/1987 Foru Arauak, abenduaren 30ekoak, 41 artikuluan jasotako zerga onurez baliatzeko aukera dago, aipagarria izanik etxe berrien erosketako eskriturak batetik, eta Gipuzkoan ohiko etxebizitza erosteko mailegu edo kreditu hipotekarioen eskriturak bestetik, zergaz salbuetsiak daudela.

Eredua nola aurkeztu eta diru sarrera nola egin

Modu hauek daude eredua aurkezteko:

  • Internet bidez: web-zerbitzuen bidez (notaritzek) edo Zergabidea plataforma erabilita.

 Hala ere, eredua ezingo da aurkeztu Zergabidea plataformaren bidez ondoko kasu hauetan: 

  • Zerga egitatea eskritura publiko batean dokumentatu denean.
  • Zerga egitatea gozamen bat azkentzea denean.
  • Zerga egitatea ibilgailu bat eskuratzea denean

OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga ordezkarien errolda arautzen duen azaroaren 15eko 614/2021 Foru Aginduak 16. artikuluan aipatzen dituen zerga kudeaketako profesionalak bide telematikoa erabiltzera behartuta egongo dira eta ez zaie murrizketa hori aplikatuko. Hala ere, eredua paperean aurkeztu beharko da zatikapen eskaera aurkezten bada.

Aurkezpena bide telematikoz egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, autolikidazioa ez da aurkeztutzat joko harik eta diru-sarrera bitarteko elektronikoen bidez egin arte, ordainketa-pasabidea erabilita.

Zergabidea plataforma https://zergabidea.gipuzkoa.eus. atarian dago eskuragarri. Bertan sartzeko, beste bi bide hauek ere erabili daitezke: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/)  eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgune ofiziala (https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ogasuna). 

  • Paperean: aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua edo Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratutako inprimakia Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

•    Aurkezpena paperean egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, inprimakia aurkeztu baino lehen autolikidazioaren zenbatekoa ordaindu beharko da finantza entitate laguntzaileetako batean. Hori egin ondoren, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eredua eta hari dagokion dokumentazioa.

•    Aurkezpena paperean egiten bada ordaindu beharreko kuotarik izan gabe, eredua eta dokumentazioa zuzenean aurkeztuko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan.

Aurkezteko epea

Aitorpen-likidazioa 30 laneguneko epean aurkeztuko da (astelehenetik ostiralera) zerga honi lotutako notariotzako agiria luzatzen denetik hasita.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Oharra: PDF bisore batzuk ez dira bateragarriak zerga-eredu honekin; beraz, Acrobat Reader erabiltzea gomendatzen dugu.

Araudia

393/2023 Foru Agindua, irailaren 4koa, 60-A, 60-T, 60-S, 620, 670, 671 eta 672 ereduak aurkezteko eraren zenbait alderdi aldatzen dituena.

Lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Finantza Entitate eta korporazioen Prozesu eta Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozietateen Espainiako Elkarteak (AEPROSER) zergak kudeatzen dituena (PDF)

349/2017 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergen kudeaketan lankidetzan jarduteko era onartzen duena (PDF)

18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF)

9/2011 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

443/2022 Foru Agindua, irailaren 15ekoa, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga autolikidatzeko 60-A, 60-T eta 60-S ereduak onetsi eta horiek nola aurkeztu eta diru-sarrera nola egin ezartzen dituena.

Informazio interesgarria

Informazio orriak:

Zerga hau kalkulatzeko, oinarri ezargarrian burututako eragiketaren balio erreala islatu behar da. Administrazioak, zergapeko ondasun eta eskubideen balio erreala egiaztatu ahal izango du beti.

  • Ondasun higiezin baten balioari buruzko informazioa: Informazio hori nahi izanez gero, zergadunak eskualdatzeko ondasun higiezinen balorazioa(PDF) edo landalurren, lursail hiritarren edo hiritargarrien balorazioa(PDF) izeneko instantzia administratiboa bete dezake xede horretarako; bestela, idatzi bat aurkez dezake Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua, 2, 20018 Donostia) edota Herritarren Arretarako Bulegoetan. Interesatuak, kasuan kasuko ondasunaren datuak adieraziko ditu; gainera, NANaren kopia eta, aurkeztu beharreko agiriak (Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren eta eskrituren kopia) aurkeztuko ditu.