Zerga tasak

Eskualdaketen gaineko Zerga honako tasa eta mailaketa hauen arabera ordainduko da:

  • %7: Ondasun higiezinen eskualdaketak, etxebizitzak salbu, eta ondasun horien gaineko eskubide errealak eratzea eta lagatzea, berme eskubide errealak (hipoteka) izan ezik.
  • %4: Etxebizitzen eskualdaketak, hurrengo puntuan zehaztutakoak salbu, eta hauekin batera eskualdatzen diren eranskinak eta garaje plaza independenteak (gehienez bi), beti ere eraikin berdinean badaude, eta baita hauen gaineko eskubide errealak eratzea eta lagatzea, berme eskubide errealak (hipoteka) izan ezik.
  • %2,5: Ohizko etxebizitzen eskualdaketak eta hauekin batera eskualdatzen diren eranskinak eta garaje plaza independenteak (gehienez bi), beti ere eraikin berdinean badaude, hurrengo baldintzak betetzen badira:
    1. Etxebizitza eroslearen ohiko bizilekua izatea. Horretarako, orokorrean, etxebizitza erosi  eta hurrengo 12 hilabetetan joan beharko da bizitzera eta bertan, gutxienez, hiru urte pasa beharko dira jarraian.
    2. Eraikitako azalera 120 m² -tik gorakoa edo azalera erabilgarria 96 m² -tik gorakoa ez izatea. Gainera, familiabakarreko etxebizitzen kasuan, lursailaren azalera, eraikinak hartzen duena barne, 300 m² -tik gorakoa ezingo du izan. Baldintza hau ez dute bete beharko familia ugariko titularrek.
    3. Erosleak aurretik inoiz ez aplikatu izana %2,5eko tasa murriztua beste ohiko etxe batengatik edo berdinagatik.
  • %4: Ondasun higikorrak (ibilgailuak…) eta abereak eskualdatzen direnean: ondasun horien gaineko eskubideak eratzea eta lagatzea, berme eskubide errealak (hipoteka) izan ezik, eta turismo erabilerako ondasun higiezinak txandaka ustiatzeko (jabeaniztasun) eskubideen eskualdaketak. Emakida administratiboak.
  • %1: Berme eskubide errealak eratzen direnean: hipotekak, pentsioak, fidantzak edo maileguak ematean edota izaera orotako kreditu lagatzean.

Etxebizitzen errentamenduetan, baita garaje eta eranskinen kasuan ere, Zerga dirutan ordainduko da honako mailaketa honen arabera:

Oinarri likidagarria/eurotan Kuota/eurotan

30,05 euro arte

0,09

30.06tik 60,10 arte

0,18

60,11tik 120,20 arte

0,39

120,21etik 240,40 arte

0,78

240,41etik 480,81 arte

1,68

480,82tik 961,62 arte

3,37

961,63tik 1.923,24 arte

7,21

1.923,25etik 3.846,48 arte

14,42

3.846,49tik 7.692,95 arte

30,77

7.692,96tik gora.

0,024040 euro, 6,01 edo zatiki bakoitzeko.