610 Egintza Juridiko Dokumentatuak. Entitate laguntzaileek negoziatutako agiriak

Nork aurkeztu behar du?

Tributuen bilketan laguntzeko baimena duten kreditu entitateek.

Zer aitortzen da?

  • Ordainagiriak, ordaindukoak, txekeak eta zergari lotutako merkataritzako beste agiri batzuk, entitate laguntzaileek negoziatuak badira.
  • Aitorpenak aurreko hilean bildutako zenbatekoak jasoko ditu eta kopuru horiek, Foru Diruzaintzak bereziki finkatutako kontuetan sartuko dira.

Zergabilketa, 18/1987 Foru Arauak, abenduaren 30ekoak, ezarritako eskalaren arabera egingo da.

Gainera, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 18/1987 Foru Arauak,  abenduaren 30ekoak, 41. artikuluan (PDF) jasotako zerga onurez baliatzeko aukera dago.

Aurkezteko modalitatea

Internetez: bide telematikoa, internet bidez, ZergaBidea plataforma erabiliz .

ZergaBidea plataforma https://zergabidea.gipuzkoa.eus atarian dago eskuragarri. Bertan sartzeko, beste bi bide hauek ere erebili daitezke: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/) eta Ogasun Finantza Departamentuaren webgune ofiziala.

Aurkezteko lekua

Internetez: transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
Ordaintzeko aukerak:helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.

Aurkezteko epea

25 egun natural, hil naturala amaitzen den egunetik aurrera.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF)

9/2011 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

951/2006 Foru Agindua, azaroaren 2koa, igorpen funtzioa egiten duten agiriak edo truke letren ordezko direnak kargatzen dituen Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga entitate laguntzaileen bidez eskudirutan ordaintzea baimentzen duena entitate horiek negoziatuak direnean, eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 610 eta 611 ereduak onartzen dituena (PDF).

Informazio interesgarria

  • Kreditu entitate baimenduak behartuta daude aurreko urteari buruzko urteko laburpenaren aitorpena aurkeztera, 611 eredua erabilita. Informazio hori aurkeztu behar da zuzenean ordenagailuz irakur daitekeen euskarrian edo bide telematikoz (Editrans), ondorengo urteko otsailaren 1a baino lehen.

Entitate laguntzaileak

  • 610 ereduaren bidez, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga eskudirutan ordaintzen da. Hain zuzen, zerga hori dela medio kargatzen dira kreditu entitate baimenduek negoziatu dituzten eta igorpen funtzioa duten agiriak edo truke letren ordezko direnak. Zergabilketa Erregelamenduak bilketan laguntzeko baimentzen dituen eta, aldi berean, zergaren ordainketaren erantzule solidario diren entitateek erabiliko dute eredua.
  • Lankidetza horretan parte hartzeko interesatuta dauden Entitateek hilabete bat lehenago jakinarazi behar diote Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari zein egunetan hasiko diren ordainketa modu hau aplikatzen. Egun horrek hiruhileko naturalaren hasiera izan behar du nahitaez, eta aipatutako entitateek data horretatik aurrera onartzen dituzten ordainduko eta ordainagiri guztiei aplikatuko zaie.
  • Eskudirutan ordaintzeko baimena duten ordainagiri, ordainduko, txeke eta merkataritzako beste agiri batzuetan, derrigorrez agertuko da negoziaziorako onartu dituen entitate laguntzailearen izena edo, horren ezean, haren identifikazio gakoa. Gako hori Ogasun eta Finantza Departamentuari jakinaraziko zaio, aurreko apartatuan aurreikusitako izapidea betetzen den une berean.