620 Ibilgailu erabilien salerosketa

Nork aurkeztu behar du?

Partikular bati erabilitako edozein ibilgailu erosten dioten pertsonek.
 

Zer aitortzen da?

Partikular bati erabilitako edozein ibilgailu erostea.

Zergadunek, merkatuko balioa zehazteko, Ogasuneko foru diputatuak onartu eta Zergaren sortzapen datan indarrean dauden garraiobideen balorazio taulak. Leiho berrian irekiko da. erabili ahal izango dituzte.
 
%4ko zerga tasa aplikatuko da.

Gainera, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauaren. Leiho berrian irekiko da. 41 artikuluan jasotako salbuespenak aplikatzeko aukera izango dute.
 

Aurkezteko modalitateak

Eredua aurkezteko moduak honako hauek dira:

  • Internet bidez, ZergaBidea plataforma erabilita.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga ordezkarien errolda arautzen duen azaroaren 15eko 614/2021 Foru Aginduak 16. artikuluan aipatzen dituen zerga kudeaketako profesionalek soilik aurkeztu ahalko dute bide telematikoz eta bide telematikoa erabiltzera behartuta egongo dira. Hala ere, eredua paperean aurkeztu beharko da zatikapen eskaera aurkezten bada.

Zergabidea plataforma https://zergabidea.gipuzkoa.eus atarian dago eskuragarri. Bertan sartzeko, beste bi bide hauek ere erabili daitezke: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/). Leiho berrian irekiko da. eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgune ofiziala (https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ogasuna). Leiho berrian irekiko da..

Aurkezpena bide telematikoz egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, autolikidazioa ez da aurkeztutzat joko harik eta diru-sarrera bitarteko elektronikoen bidez egin arte, ordainketa-pasabidea erabilita.

  • Zerga Administrazioaren laguntzarekin.

Zergaduna Herritarren Arretako bulegoetara joango da aurkeztu beharreko dokumentazioarekin, eta bertan funtzioari baten laguntza izango dute 620 erdua aurkezteko. Ez da beharrezkoa 620 eredua eramatea.

Kuota ordaintzeko, ordainketa pasabidea erabiliko da.  

  • Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua edo Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratutako inprimakia Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

620 eredua Zergabidea plataformatik bete, gorde eta inprimatu ahal izango da.  
Zergabidea plataforma https://zergabidea.gipuzkoa.eus atarian dago eskuragarri. Bertan sartzeko, beste bi bide hauek ere erabili daitezke: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/). Leiho berrian irekiko da. eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgune ofiziala (https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ogasuna).. Leiho berrian irekiko da.

Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan. Leiho berrian irekiko da. ere eskura daiteke. 

Aurkezteko epea

Ibilgailua eskualdatu eta hurrengo hogeita hamar lanegunen barruan aurkeztu behar da, ordainketa burutu eta gero.  

Aurkeztu beharreko agiriak

  • 620 inprimakia.
  • Ibilgailuaren salerosketa kontratuaren jatorrizko alea eta kopia.
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.
  • Ibilgailuaren ezaugarrien ziurtagiriaren fotokopia.
  • Eroslearen eta saltzailearen NANaren fotokopia.

Oharra: Autolikidazioa erosleak edo ordezkariak sinatu behar du.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Araudia

393/2023 Foru Agindua. Leiho berrian irekiko da., irailaren 4koa, 60-A, 60-T, 60-S, 620, 670, 671 eta 672 ereduak aurkezteko eraren zenbait alderdi aldatzen dituena.

18/1987 Foru Araua. Leiho berrian irekiko da., abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF).

9/2011 Foru Dekretua. Leiho berrian irekiko da., martxoaren 22koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF).

86/2023 Foru Agindua,. Leiho berrian irekiko da. otsailaren 17koa, garraiobide erabiliak eskualdatzeagatik dokumentatutako ondare eskualdaketen eta egintza juridikoen gaineko zerga autolikidatzeko 620 eredua onetsi eta hura nola aurkeztu eta kuotaren diru-sarrera nola egin ezartzen duena.

60/2024 Foru Agindua. Leiho berrian irekiko da., otsailaren 9koa, zeinaren bidez onesten baitira ibilgailu eta itsasontzien batez besteko salmenta prezioak ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren eta ondarearen gaineko zergaren kudeatzean aplikatzeko.

76/2024 Foru Agindua. Leiho berrian irekiko da., otsailaren 16koa, zeinaren bidez onesten baitira otsailaren 9ko 60/2024 Foru Aginduan sartu ez diren zenbait garraio elementuren batez besteko salmenta prezioak.

Informazio interesgarria

Agiriak

Agiri bat prestatu dugu, ohikoen diren eragiketa hauek egin ahal izateko. Agiria aukerakoa da, eta ez da nahitaez erabili behar: