671 Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Dohaintzak

Nork aurkeztu behar du?

Dohaintza bat eta bestelako “inter vivos” (negozio juridikoaren bi alderdiak bizirik daudenean) doako eskualdaketak jasotzen dituzten pertsonak dira zerga honen subjektu pasiboak eta 671 eredua aurkeztu beharko dute.

Zer aitortzen da?

Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, dohaintzaz edo dohain eta “inter vivos” egindako beste edozein negozio juridikoren bidez. Dohaintza-emailearen ahaidetasun mailaren arabera eta gertakari ezargarria zein urtetan gertatu denaren arabera, oinarri ezargarriaren salbuespen eta murrizpenak atxiki ahal izango zara.

Irizpide hori berari jarraiki (ahaidetasun maila), ordaindu beharreko kuota 2/2022 Foru Arauan ezarritako eskalaren arabera kalkulatuko da.

Eredua nola aurkeztu eta diru-sarrera nola egin

Modu hauek daude 671 eredua aurkezteko:

Hala ere, 671 eredua ezingo da bide telematikoz aurkeztu ondoko hiru kasu hauetan:

  • Zerga egitatea eskritura publiko batean dokumentatu denean.
  • Zerga egitatea gozamen bat azkentzea denean.
  • Zerga egitatea ibilgailu bat eskuratzea denean.

OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga ordezkarien errolda arautzen duen azaroaren 15eko 614/2021 Foru Aginduak 16. artikuluan aipatzen dituen zerga kudeaketako profesionalak bide telematikoa erabiltzera behartuta egongo dira eta ez zaie murrizketa hori aplikatuko. Hala ere, eredua paperean aurkeztu beharko da zatikapen eskaera aurkezten bada.

Aurkezpena bide telematikoz egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, autolikidazioa ez da aurkeztutzat joko harik eta diru-sarrera bitarteko elektronikoen bidez egin arte, ordainketa-pasabidea erabilita.

Zergabidea plataforma https://zergabidea.gipuzkoa.eus atarian dago eskuragarri. Bertan sartzeko, beste bi bide hauek ere erabili daitezke: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/) eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgune ofiziala (https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ogasuna). 

Aurkezpena paperean egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, inprimakia aurkeztu baino lehen autolikidazioaren zenbatekoa ordaindu beharko da finantza entitate laguntzaileetako batean. Hori egin ondoren, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eredua eta hari dagokion dokumentazioa.

Aurkezpena paperean egiten bada ordaindu beharreko kuotarik izan gabe, eredua eta dokumentazioa zuzenean aurkeztuko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan.

Aurkezteko epea

  • Eredua 30 laneguneko epean aurkeztu behar da, egintza edo kontratua gauzatu edo izenpetu ondorengo egunetik aurrera.
  • Ondasun edo eskubideak eskuratzean, horien eraginkortasuna etenda baldin badago Zergaren Foru Arauak 49.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aurreko apartatuan aipatu den epea muga horiek desagertzen diren unetik aurrera hasiko da kontatzen

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratu ahal izango da.

Araudia

393/2023 Foru Agindua, irailaren 4koa, 60-A, 60-T, 60-S, 620, 670, 671 eta 672 ereduak aurkezteko eraren zenbait alderdi aldatzen dituena.

Lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Finantza Entitate eta korporazioen Prozesu eta Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozieateen Espainiako Elkarteak (AEPROSER) zergak kudeatzen dituena (PDF).

349/2017 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergen kudeaketan lankidetzan jarduteko era onartzen duena PDF).

2/2022 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa (2022/04/17tik aurrera) (PDF)

1/2023 Foru Dekretua, urtarrilaren 17koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duena (2023/02/07tik aurrera) (PDF)

3/1990 Foru Araua, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa (2022/04/16ra arte) (PDF)

42/2012 Foru Dekretua, urriaren 22koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena ( 2023/02/06ra arte) (PDF)

29/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 29koa, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga autolikidatzeko erabili beharreko 670, 671 eta 672 ereduak onesten dituena. (PDF)

60/2024 Foru Agindua, otsailaren 9koa, zeinaren bidez onesten baitira ibilgailu eta itsasontzien batez besteko salmenta prezioak ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia eta ondarearen gaineko zerga kudeatzean aplikatzeko.

76/2024 Foru Agindua, otsailaren 16koa, zeinaren bidez onesten baitira otsailaren 9ko 60/2024 Foru Aginduan sartu ez diren zenbait garraio elementuren batez besteko salmenta prezioak.

361/2013 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko erabiliko diren 670, 671 eta 672 eredu berriak onartzen dituena (PDF).

Informazio interesgarria

Informazio orriak:

Agiriak:

Agiri bat prestatu dugu, ohikoen diren eragiketa hauek egin ahal izateko. Agiria aukerakoa da, eta ez da nahitaez erabili behar.

Bestalde, administrazioak eskualdatutako ondasun eta baloreen balioa egiaztatu ahal izango du.

Garraiobideen balorazioa