714 Modalitatea: Internet zergadunentzako

Modalitate honen erabiltzaileak izan daitezke: 

• Zergadunak: partikularrak eta enpresariak zein profesional autonomoak 

• Ordezkari profesionalak: aholkulari eta kudeatzaileak 

Prozedura 

Hona hemen urteko errenta aitorpena internet bidez aurkezteko urratsak: 

1) Datuak betetzea:

ZERGABIDEA laguntza programa erabili behar da. Gure webgunean bakarrik eskura daiteke. Zergadunek eta ordezkari profesionalek programa berdina dute. 

2) Transmititzea: 

• Zergadunak: pasahitz operatiboa zein sinadura elektronikoa erabiliz. Ezin da bidali kontraste datuarekin. 

• Ordezkari profesionalak: sinadura elektronikoa erabiliz. 

3) Frogagiriak aurkeztea (zergadunak edo ordezkari profesionalak): 

A. Ez da frogagiririk aurkeztu behar. Beraz, aitorpenaren aurkezpena transmisioa egindakoan amaituko da, betiere ZORRIK aitortu ez bada. 

B. Aldiz, ZORRAK aitortu badira, beharrezkoa da haien frogagiriak aurkeztea. 

Tramite hori betetzeko: 

Zergadunak

Aitorpena jasotzen duen fitxategia ongi bidali dela egiaztatu ondoren (hauxe da horretarako bidea: GIPUZKOATARIA/AITORPEN TELEMATIKOAK/KONTSULTAK, FROGAGIRIAK, ALDAKETAK, DEUSEZTAPENAK ETA ORDAINKETA), bi modutan aurkeztu daitezke frogagiriak: 

• Internet bidez (BERRIA): erabiltzaileak frogagiriak eskaneatu behar ditu, eta eskaneatutako guztia fitxategi batean gorde. Aurreko bide bera eginez (GIPUZKOATARIA/AITORPEN TELEMATIKOAK/KONTSULTAK, FROGAGIRIAK, ALDAKETAK, DEUSEZTAPENAK ETA ORDAINKETA), aitorpena hautatu behar du eta fitxategia igo FITXEROAK ERANTSI ikonoan sakatuta. 

• Gure bulegoetan edo postetxeetan: autolikidazio orriaren bi kopia inprimatu behar dira GIPUZKOATARIA/AITORPEN TELEMATIKOAK ataletik. Bai orri horiek eta bai frogagiriak DINA4 tamainako kartazal zuri batean sartu behar dira, eta kanpoaldean IFZ eta izen-abizenak jarri (ZergaBidean INPRIMATU aukerarekin lortzen den identifikazio etiketa erabili daiteke). Kartazala ematen zaigu. 

Ordezkari profesionalak

Aitorpena jasotzen duen fitxategia ongi bidali dela egiaztatu ondoren (hauxe da horretarako bidea: GIPUZKOATARIA/AITORPEN TELEMATIKOAK/KONTSULTAK, FROGAGIRIAK, ALDAKETAK, DEUSEZTAPENAK ETA ORDAINKETA), bi modutan aurkeztu daitezke frogagiriak: 

• Internet bidez (BERRIA): erabiltzaileak frogagiriak eskaneatu behar ditu, eta eskaneatutako guztia fitxategi batean gorde. “GIPUZKOATARIA/AITORPEN TELEMATIKOAK/KONTSULTAK, FROGAGIRIAK, ALDAKETAK, DEUSEZTAPENAK ETA ORDAINKETA” bidea eginez, dagokion errenta aitorpena aurkitu behar du, eta fitxategi hori igo FITXEROAK ERANTSI ikonoan sakatuta. 

• Gure bulegoetan: autolikidazio orriaren bi kopia inprimatu behar dira GIPUZKOATARIA/AITORPEN TELEMATIKOAK ataletik. Bai orri horiek eta bai frogagiriak karpeta ofizialean sartu behar dira. Karpeta ematen zaigu. 

Autolikidazioaren emaitza 

Ordaintzekoa 

Ordaintzeko emaitza zergadunaren kontu korrontean 2012ko uztailaren 2an kargatuko da.