714 Modalitatea: papera

Modalitate honetan, zergadunak berak kalkulatutako datuekin betetzen du aitorpenaren inprimakia. Inprimakian bertan daude behar bezala betetzeko jarraibideak. Hala ere, kalkulu akatsak ekiditeko biderik egokiena, aitorpena Internet bidez egitea da.

Inprimakia

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Eredua Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke errenta kanpainan zehar, eta Zerga Bulegoetan.

Prozedura

714 eredua, behar bezala beteta, aukeratutako aurkezpen lekuan entregatuko da aitorpenaren frogagiriekin batera.

Aurkezteko lekua

Autolikidazioaren emaitza

Ordaintzekoa 

Aitorpena aurkezteko momentuan bertan ordainduko da zerga zorraren zenbatekoa. Ordainketa ezin da zatikatu, ezta helbideratu ere.