Internet modalitatea

Modalitate honen erabiltzaileak izan daitezke: 

• Zergadunak: partikularrak eta enpresariak zein profesional autonomoak 

• Ordezkari profesionalak: aholkulari eta kudeatzaileak 

Prozedura 

Hona hemen urteko errenta aitorpena internet bidez aurkezteko urratsak: 

1) Datuak betetzea:

ZERGABIDEA laguntza programa erabili behar da. Gure webgunean bakarrik eskura daiteke. Zergadunek eta ordezkari profesionalek programa berdina dute. 

2) Transmititzea: 

• Zergadunak: pasahitz operatiboa zein sinadura elektronikoa erabiliz. Ezin da bidali kontraste datuarekin. 

• Ordezkari profesionalak: sinadura elektronikoa erabiliz. 

3) Frogagiriak aurkeztea (zergadunak edo ordezkari profesionalak): 

Berritasun gisa, aurtengo kanpainan, ez da frogagiririk aurkeztu behar. Aitorpena Internet bidez bidaltzen denean amaitzen da aurkezpena.

Autolikidazioaren emaitza 

Ordaintzekoa 

Ordainketa modalitate nagusia helbideratzearena da. Modalitate honetan, zerga zorra 2016ko ekainaren 30ean kargatzen da zergadunak adierazitako kontuan.

Gainera, aitorpena aurkeztu bada sinadura elektronikoa erabilita, ordainketa-pasabidearen bitartez zorraren ordainketa aurreratu daiteke, helbideratzearen eguna noiz iritsiko zain egon gabe. Helbideratze kontua jasotzen duen aitorpena transmititu eta gero, Gipuzkoatarian sartu behar da, eta “Aitorpen telematikoak” atalean ordainketa-pasabidea hautatu.

Ordaintzeko beste modalitate bat ordainketa-gutuna da. Helbideratze kontua jasotzen duen aitorpena aurkeztu eta gero, finantza-entitate laguntzaile batera jo behar da, eta bertan erakutsi departamentuko herritarren arretarako bulegoetan edo Gipuzkoatariko “Aitorpen telematikoak” atalean lortu dugun ordainketa-gutuna. 2015eko ekainaren 30era arte ordaindu daiteke zorra.