Internet modalitatea

Modalitate honen erabiltzaileak izan daitezke:

  • Zergadunak: partikularrak eta enpresariak zein profesional autonomoak
  • Ordezkari profesionalak: aholkulari eta kudeatzaileak

Prozedura

Hona hemen urteko errenta aitorpena internet bidez aurkezteko urratsak:

1) Datuak betetzea:

ZERGABIDEA laguntza programa erabili behar da. Gure webgunean bakarrik eskura daiteke. Zergadunek eta ordezkari profesionalek programa berdina dute.

2) Transmititzea:

• Zergadunak: pasahitz operatiboa, B@kQ sinadura elektroniko aurreratua edo ziurtagiri elektroniko kualifikatua (edo balioztatua) erabiliz. Ezin da bidali kontraste datuarekin.

• Ordezkari profesionalak: ziurtagiri elektroniko kualifikatua (edo balioztatua) erabiliz.

3) Frogagiriak aurkeztea (zergadunak edo ordezkari profesionalak):

Ez da frogagiririk aurkeztu behar. Aitorpena Internet bidez bidaltzen denean amaitzen da aurkezpena.

Autolikidazioaren emaitza

Ordaintzekoa

Ordainketa modalitate nagusia helbideratzearena da. Modalitate honetan, zerga zorra 2018ko uztailaren 2an kargatzen da zergadunak adierazitako kontuan.

Gainera, aitorpena aurkeztu bada sinadura elektronikoa erabilita, ordainketa-pasabidearen bitartez zorraren ordainketa aurreratu daiteke, helbideratzearen eguna noiz iritsiko zain egon gabe. Helbideratze kontua jasotzen duen aitorpena transmititu eta gero, Gipuzkoatarian sartu behar da, eta “Aitorpen telematikoak” atalean ordainketa-pasabidea hautatu.

Ordaintzeko beste modalitate bat ordainketa-gutuna da. Helbideratze kontua jasotzen duen aitorpena aurkeztu eta gero, finantza-entitate laguntzaile batera jo behar da, eta bertan erakutsi departamentuko herritarren arretarako bulegoetan edo Gipuzkoatariko “Aitorpen telematikoak” atalean lortu dugun ordainketa-gutuna. 2018ko uztailaren 2ra arte ordaindu daiteke zorra.