Internet modalitatea

Modalitate honen erabiltzaileak izan daitezke:

  • Zergadunak: partikularrak eta enpresariak zein profesional autonomoak
  • Ordezkari profesionalak: aholkulari eta kudeatzaileak

Prozedura

Hona hemen urteko ondarearen zergaren aitorpena internet bidez aurkezteko urratsak:

1) Datuak betetzea:

ZERGABIDEA laguntza programa erabili behar da. Gure webgunean bakarrik eskura daiteke. Zergadunek eta ordezkari profesionalek programa berdina dute.

2) Transmititzea:

3) Frogagiriak aurkeztea (zergadunak edo ordezkari profesionalak):

Ez da frogagiririk aurkeztu behar. Aitorpena Internet bidez bidaltzen denean amaitzen da aurkezpena.

Autolikidazioaren emaitza

Ordaintzekoa

Ordainketa modalitate nagusia helbideratzearena da. Modalitate honetan, zerga zorra 2025eko uztailaren 1ean kargatzen da zergadunak adierazitako kontuan.

Gainera, ordainketa-pasabidearen bitartez zorraren ordainketa aurreratu daiteke, helbideratzearen eguna noiz iritsiko zain egon gabe. 

Ordaintzeko beste modalitate bat ordainketa-gutuna da. Ordainketa-gutuna erabiltzen bada, Entitate finantzarioak baliabide horrekin ordaintzeko eskaintzen dituen hainbat bide erabil daitezke (Entitatearen lehiatila, kutxazain automatikoa, banka elektronikoa). Ordainketa banku-txartelaren bidez ere egin ahal izango da departamentuko herritarren arretarako bulegoetan. Ordainketa gutuna lortzen da ZergaBidea plataforman, edo departamentuko herritarren arretarako bulegoetan.