Autolikidazioa kalkulatzea

Eskema

Oinarri ezargarria Ondasun eta eskubideak - Zorrak
Oinarri likidagarria Zerga oinarria - murrizpena (700.000 euro)
Kuota osoa Oinarri likidagarria x Tarifa (mugarekin)
Kuota diferentziala Kuota osoa - Kenkaria atzerrian ordaindutako zergengatik - Ondarearen zergarengatik ordaindu beharreko kuota

 

Nola kalkulatzen da oinarri ezargarria?

Oinarri ezargarria kalkulatzeko, zergadunak urte bukaeran dituen ondasun eta eskubide guztien balioari kitatzeke dauden zorren balioa kendu behar zaio. Balioak, zerga honen erregelen arabera kalkulatuko dira.

Nola kalkulatzen da oinarri likidagarria?

Obligazio pertsonalaren kasuan, oinarri likidagarria izango da oinarri ezargarrian minimo salbuetsiaren kontzeptuan 700.000 euroko murrizpen bat egitearen emaitza.

Nola kalkulatzen da kuota osoa?

Kuota osoa kalkulatzeko, ondoko eskala aplikatu behar zaio oinarri likidagarriari:

Oinarri likidagarria (euro arte) Kuota osoa (euro) Oinarri likidagarriaren gainerakoa (euro arte) Tasa aplikagarria (%)
3.200.000 0 3.200.000 1,70
6.400.000 54.400 6.400.000 2,10
12.800.000 188.800 1.700.000 2,50
14.500.000 231.300 Hortik aurrera 3,50

 

Zergari obligazio pertsonala dela-eta lotuta dauden zergadunen kasuan, zerga honen kuota osoaren, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondare zergaren kuota osoaren batura, ezin da izan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarri orokorraren eta aurrezpenaren zerga oinarriaren 100eko 60tik gorakoa. Ondorio horietarako:

a) Ez da kontuan hartuko zerga honen kuota osoaren zer zati dagokien ondare elementuei haien izaera edo xedeagatik Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauak zergapetutako etekinak sortzeko gai ez direnean.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarriari gehitu behar zaizkio urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, bosgarren xedapen gehigarriko 1. apartatuan aipatzen dituen dibidenduak eta mozkin-partaidetzak.

c) Bi kuota horien baturak aurreko muga gainditzen badu, ondarearen gaineko zergaren kuota murriztuko da adierazitako mugaraino. Hala ere, murrizketa ezingo da izan 100eko 80a baino handiagoa.

Familia unitate bateko kideek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan batera tributatzea aukeratu badute, zerga horren, ondare zergaren eta zerga honen baterako kuota osoen muga kalkulatzeko, kide horiek azken bi zerga horietan sortutako kuota osoak metatuko dira. Murriztapena aplikatu behar bada, zenbatekoa zergadunen artean hainbanatuko da, zerga honetan bakoitzari dagokion kuota osoaren proportzioan, aurreko apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe.

Nola kalkulatzen da kuota likidoa?

Kuota diferentziala = Kuota osoa – Kenkaria atzerrian ordaindutako zergengatik- Ondarearen gaineko zergarengatik ordaindu beharreko kuota

Kuota likidoa inoiz ezin da negatiboa izan.

Kenkaria atzerrian ordaindutako zergengatik

Zergak ordaintzeko obligazio pertsonala dagoenean, zergaren kuotatik ondorengo bi zenbatekoen artean txikiena kenduko da, ondasunak lurralde espainiarretik kanpo egoteagatik edo eskubideak handik kanpo erabiltzeagatik:

  • Zergan konputatutako ondare elementuen gainean, atzerrian benetan ordaindu den zenbatekoa, karga pertsonal modura.
  • Atzerrian zergapetutako oinarri likidagarriaren zatiari Zergaren batez besteko tasa aplikatzetik ateratzen den emaitza:

Batez besteko tasa efektiboa = (Kuota osoa / oinarri likidagarria) x 100