763 Aitorpen-likidazioa. Joko jardueren gaineko zerga, urteko edo urte anitzeko jardueren kasuan

 

Nork aurkeztu behar du?

Joko jardueren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 13/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 4. artikuluan aipatzen diren joko-jarduerak egiten, antolatzen edo garatzen dituzten pertsona fisiko, juridiko edo erakundeak.

Zer aitortzen da?

Lurralde horretan ordaintzekoa den kuota, Gipuzkoan joko modalitate bakoitzerako jokatutako diru kopuruen arabera.

Zozketen eta lehiaketen joko modalitateetan, zerga Gipuzkoan ordainduko dute baimena duten edo horrelako jokoak antolatu edo egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoek bakarrik, baldin eta zerga helbidea Gipuzkoan badute. Kasu horietan, portzentajea %100 izango da.

Aurkezpen modalitateak

  • Paperean: 763 inprimakia bete eta aurkeztuta. 

763 eredua Zergabidea plataformatik bete, gorde eta inprimatu ahal izango da.  

  • Bide telematikoa, internet bidez, ZergaBidea plataforma erabilita.

Zergabidea plataforma https://zergabidea.gipuzkoa.eus atarian dago eskuragarri. Bertan sartzeko, beste bi bide hauek ere erabili daitezke: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/) eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgune ofiziala. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.

Aurkezteko lekuak

Internetez:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
  • Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo ordainketa pasabidea.

Paperean: Finantza entitate laguntzaileetan.

Aurkezteko epea

Zerga hiruhilabetean behin aurkeztu behar da apiril, uztail, urri eta urtarrilaren 1etik 25era bitartean, biak barne.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

  • 13/2011 Legea, Jokoari buruzkoa (EAO, 2011-05-28koa) (PDF)
  • 7/2014 Legea, apirilaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legea aldatzekoa. (EAO, 2014-04-22koa) (PDF)
  • 485/2018 FA, urriaren 15ekoa, joko jardueren gaineko zerga urtebeteko edo urte anitzeko jardueren kasuan autolikidatzeko erabili beharreko 763 eredua onartu, eta hura aurkezteko era, epea eta tokiak ezartzen dituena (GAO, 2018/010/17) (PDF)
  • 6/2018 Legea, uztailaren 3koa, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrena (PDF)
  • 13/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, joko jardueren gaineko Zergari buruzkoa.