781 Etxebizitza kontua.k- Higiezinak birgaitzea- Higiezinen errentamendua. Aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

781 eredua aurkeztera behartuak daude:

- Etxebizitza kontuetako zenbatekoak gordailutzen dituzten kreditu entitateak.

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, babestutako jarduketatzat kalifikatu edo deklaratutako etxebizitza birgaiketei dagokionez.

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, udalak eta haien mende dauden gainerako ente publikoak, hiri finken errentamendu kontratuei dagokienez, baldin eta errentamendu horiek kudeatzaileak badira eta haietan errentatzaile gisa edo alokairuen bitartekari modura esku hartzen badute.

Zer aitortzen da?

Etxebizitza kontuaren identifikazioa, irekiera data, ekitaldiaren hasierako eta amaierako saldoa.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: Gipuzkoataritik lortutako artxiboa Internet bidez transmititzearen bitartez.
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31era bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Diseinu logikoak

Araudia

554/2017 Foru Agindua, abenduaren 28koa, "Etxebizitza kontuak- Higiezinak birgaitzea-Higiezinen errentamendua. Urteko aitorpen informatiboa" izeneko 781 eredua onartu eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena. (PDF)

3/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena.

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena

Akats zuzenketa

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga