Konpentsazioa

Telekomunikazioetako operadoreen udal zergen erregimen bereziari lotutako telekomunikazioetako operadoreek ordaindu beharreko konpentsazioa udalerri bakoitzean lortzen duten fakturaziotik eratorritako sarrera gordinen %2 izango da.

Konpentsazio hori honela banatuko da:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiari: %0,1.
  • Udal bakoitzari, udalerri horretan lortutako fakturaziotik eratorritako sarrera gordinen proportzioan: %1,9.

Gipuzkoako lurralde historikoko udalerri bakoitzeko abonatu edo erabiltzaileei emandako edozein zerbitzutan sortzen diren sarrerak hartuko dira udalerri bakoitzeko fakturaziotik eratorritako sarrera gordintzat, fakturak edonon egin direlarik ere.