842 Nork aurkeztu behar du?

842 Jarduera ekonomikoen gaineko Zerga: Negozio zifraren zenbateko garbiaren jakinarazpena eredua aurkeztu behar dute honakoek:

  1. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren zergadunak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errenta Zerga aurkeztu behar dutenean eta zerga horien aitorpenak Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurkezten ez dituztenean.
  2. Sozietate zibiletan, ondasun komunitateetan edo Zergen Foru Arau Orokorreko 35. artikuluak (PDF) aipatzen dituen entitateetan, 842 eredua aurkezteko obligazioa sozietate zibiletako eta entitate horietako bazkide, oinordeko, komunero eta partaideei aplikatuko zaie. Dena den, sozietate zibilek eta Zergen Foru Arau Orokorraren 35. artikuluko entitateek ez dute 842 eredua aurkeztu beharko euren negozio zifraren zenbateko garbia Gipuzkoan aurkeztutako beste aitorpen batean adierazi dutenean.
  3. Sozietate taldeen kasuetan, negozio zifraren zenbateko garbia Merkataritza Kodeko 42. artikuluan (PDF gaztelaniaz) erreferentzia egiten zaion erakunde nagusiak egin beharko du eta horrek 842 ereduari taldeko entitate guztien Identifikazio Fiskaleko Zenbakia erantsi beharko dio.