890 Telekomunikazioetako operadoreen udal zergen behin betiko aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Telekomunikazioetako sare publikoak instalatzeko banakako lizentzien titular diren eta telekomunikazioetako operadoreen udal zergen erregimen bereziari lotuta dauden telekomunikazioetako operadoreek.

Zer aitortzen da?

Telekomunikazioetako operadoreek, udal mailako tributu eta prezio publiko guztien ordez (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izan ezik) ordaindu beharko duten konpentsazioaren bidezko konturako aitorpen-likidazioa.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Urtero. Aitorpen-likidazioaren xede den ekitaldiaren hurrengo urteko lehen hiruhileko naturalaren barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

5/1998 Foru Araua, azaroaren 10ekoa, telekomunikazioetako operadoreek udal zergak ordaintzeari buruzkoa (PDF)

115/1999 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa, telekomunikazioetako operadoreek udal zergak ordaintzeari buruzko 5/1998 Foru Araua, azaroaren 10ekoa, garatzen duena (PDF)

867/2000 Foru Agindua, azaroaren 15ekoa, telekomunikazioetako operadoreek udal zergen behin betiko aitorpen-likidazioa egiteko erabiliko duten 890 eredua onartzen duena (PDF)