95B Zuzenduta jaso diren fakturen komunikazioa. Hartzailea

Nork aurkeztu behar du?

Enpresa edo lanbide jarduerak egin eta eragiketen hartzaileak aurkeztuko dute, hartzekodunen konkurtsoan deklaratzen direnean, edo jasanarazi zaizkien BEZ kuotei dagozkien kredituak osorik edo zati batean ordainezinak diren gainerako kasuetan, eragiketen faktura zuzentzaileak jasotzen dituztenean.

Zer aitortzen da?

Hartzaileak hartzekodunak bidalitako faktura zuzentzaileak jaso dituela aitortu behar du; gainera, hau egin behar du:

  • Zuzendutako kuota guztien zenbatekoa adierazi, baita kengarriak ez diren kuotenak ere.
  • Zein ekitaldi eta zergalditan aurkeztu den deduzitutako kuotak gutxitzeko aitorpena adierazi.

Aurkezteko modalitatea

Internet: Zergabidea plataformaren loturaren bidez. Modalitate hau derrigorrezkoa da.

Aurkezteko epea

Faktura zuzentzaileak jaso diren zergaldiari dagokion aitorpen-likidazioa aurkezteko epean aurkeztu behar da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

194/2014 Foru Agindua, martxoaren 14koa, balio erantsiaren gaineko zergaren zerga oinarria aldatu izana jakinarazteko 952 eredua eta faktura zuzentzaileak jaso direla adierazteko 95B eredua onartzen dituena.

BEZaren erregelamendua jasotzen duen abenduaren 29ko,1624/1992 Errege Dekretuaren 24. artikulua. (PDF gaztelaniaz)