DCC KUBA Kuota bateratuen banaketaren aitorpena (Hidrokarburoen gaineko zerga izan ezik)

Nork aurkeztu behar du?

Gipuzkoan egindako jarduera guztiei buruzko aitorpen-likidazio bat egiteko aurretik baimenduta dauden enpresek.

Zer aitortzen da?

Aitorpen-likidazio bakarrean jasotako kopuruaren banaketa edo xehakapena, Jarduera eta Establezimendu Kodearen (JEK) araberakoa.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: KUBA inprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Internet bidez: 2017ko ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz, eta 2016ko eta aurreko ekitaldira arte Gipuzkoatarian sartuz, bertan bete daitekeen pdf artxiboa bidaliz. 

Aurkezteko lekuak

  • Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

Aurkezteko epea desberdina izango da banatu beharreko kuoten fabrikazio zerga bereziaren arabera.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziei buruzkoa (PDF).
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).

220/2002 Foru Agindua, martxoaren 11koa, zergei buruzko zenbait gai arautzen dituena (PDF).

 

Informazio interesgarria

  • KUBA dokumentua aitorpen-likidazio bateratuarekin eta bidezko eragiketa-aitorpenekin batera aurkeztu behar da.
  • Banatu beharreko kuotei dagokien fabrikazio zerga berezia adierazi behar da. Era berean, ordainketarako eredua ere jarri behar da (560, 561, 562, 563, eta 566 ereduak).