DDC KBBA Hidrokarburoen gaineko zergaren kuota bateratuen banaketaren aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Gipuzkoan egindako jarduera guztiei buruzko Hidrokarburoen gaineko zergaren aitorpen-likidazio bat egiteko aurretik baimenduta dauden enpresek.

Zer aitortzen da?

Aitorpen-likidazio bakarrean jasotako kopuruaren banaketa edo xehakapena, Jarduera eta Establezimendu Kodearen (JEK) araberakoa.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: KBBA inprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Internet bidez: Inprimakia Gipuzkoataritik transmitituz.

Aurkezteko lekuak

  • Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

Hilero. Sortzapenak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen 25 egun naturalen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)

20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)

131/2013 Foru Agindua, otsailaren 7koa, zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituen otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua aldatzen duena.

Informazio interesgarria

  • KBBA dokumentua aitorpen-likidazio bateratuarekin eta bidezko eragiketa-aitorpenekin batera aurkeztu behar da.