KAR Gasolio profesionala – urtean egindako kilometroen aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Gasolio profesionalaren onuradunen erroldan inskribatuta egon diren pertsona fisiko edo juridikoak, aitorpena egiten den ekitaldian.

Zer aitortzen da?

Zehaztu behar da, aurreko urtean onuradunen erroldan inskribatuta egon den bere titularitateko ibilgailu bakoitzeko, zenbat kilometro egin dituen aurreko urteko urtarrilaren 1era eta abenduaren 31ra bitartean.

Ibilgailuak onuradun batenak baino gehiagorenak izan direnean aitortzen den urte naturalean, aitortu den urte naturalean onuradun bakoitzaren titularitatearen egiazko denborari egokituko zaio zerrenda hori.

Aurkezteko modalitateak eta lekuak

Aurkezpen epea

Urte naturala bukatu ondorengo urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean onuradunen erroldan inskribatuta egon den ibilgailu bakoitzeko.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
154/2023 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, gasolio profesionalaren kontsumoagatik jasandako hidrokarburoen gaineko zerga zati batean itzultzeko prozedura ezartzen duena, eta nekazaritzan eta abeltzaintzan gasolio erosketak direla-eta jasandako hidrokarburoen gaineko zerga itzultzeko prozedura ezartzen duen martxoaren 25eko 274/2010 Foru Agindua aldatzen duena.

Internet bidezko zerbitzu eta tramiteak

Internet bidez alta emateko, beharrezkoa da baimendutako nortasunaren ziurtagiriren bat izatea (BakQ, ziurtagiri digitala…).