Internet bidez

Prozedura

N60 eredua aurkezteko, honako urratsak egin behar dira:

1. Notaritzako plataforma informatikoaren bidez aurkeztea:

Notariotzaren organo korporatiboek, beren plataforma informatikoaren bidez, XML fitxategia emango diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, urriaren 13ko 1125/2004 Foru Aginduak (PDF) ezarritako edukiarekin eta foru aginduko III. eranskinean jasotako datuekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako segurtasun kodeak erabiliz.

2. Nola jardun, aurkezpena atzera botaz gero:

Aurkezpena atzera botaz gero, Gipuzkoako Foru Aldundiak Notariotzaren Kontseilu Orokorraren plataforma informatikora itzuliko du antzemandako akatsen deskripzioa.

Akatsak 15 eguneko epean zuzenduko dira, itzulketa jasotako egunaren biharamunetik aurrera. Okerra, N60 eredua behar bezala betez konponduko da.

Informazio interesgarria

Sinadurak aitortu edo legitimatzeko, agiri pribatuen zerrenda Notariotzaren plataforma informatikoaren bidez aurkezten ez bada, 060 eredua betez aurkeztuko da.