R-6 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: Ondasun higiezin landatarren titularitate aldaketa

Nork aurkeztu behar du?

Ondasun higiezin landatar baten titularitatea aldatu nahi duten pertsona fisiko zein juridikoek eta entitateek. Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 35.artikuluan (PDF), adierazten da, oro har, zeintzuk diren zergapekoak.

Zer aitortzen da?

Finka landatar osoaren eskualdaketa, dohaintzaz, herentziaz, salerosketa kontratuaz edo beste nolabait egin delarik ere. Eredu hau ez da erabili behar landalurreko ondasun higiezin bat banatzeko edo bereizteko eragiketak aitortzeko; horretarako R-7 eredua baitago.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: R-6 eredua bete eta aurkeztuz.

Inprimaki hau eskuratzaileak (esate baterako, erosleak) eta eskualdatzaileak (adibidez, saltzaileak) sinatu behar dute; eta inprimaki horri, honako agiriak erantsiko zaizkio:

  1. Landalurreko ondasun higiezinaren eskualdaketa formalizatzen duen eskritura publiko edo dokumentu baliokidea.
  2. Ondasun Higiezin Landatarren gaineko Zergaren ordainagiria.
  3. Poligonoa eta lurzatia identifikatzea

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Bi hilabete kasuan kasuko lurzati landatar osoaren (edo osoen) eskualdaketa, dohaintza edo herentzia formalizatzen duen eskritura publikoa edo dokumentu baliokidea egin den egunaren biharamunetik aurrera (ondasuna banatzeko edo bereizteko eragiketa izan ez bada behintzat, horrelakoetan R-7 eredua erabili behar baita).

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.

Araudia

182/1990 Foru Agindua, martxoaren 13koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarekin lotutako hainbat inprimaki eredu onartzen dituena (PDF)