R-7 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: Ondasun higiezin landatarren bereizketa, zatiketa eta elkarketa

Nork aurkeztu behar du?

Ondasun higiezin landatarrak bereizi, zatitu edo elkartu nahi dituzten pertsona fisiko zein juridikoek eta entitateek. Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 35.artikuluan (PDF), adierazten da, oro har, zeintzuk diren zergapekoak.

Zer aitortzen da?

Landalurreko ondasunen zatiketak edo bereizketak; hau da, nekazaritzako lursail edo ondasun higiezinen zatiketa edota landalurreko ondasun higiezinen nahiz nekazaritzako lursailen elkarketa; eta jakina, eragiketa horren ondoriozko titularitate aldaketa.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: R-7 eredua bete eta aurkeztuz.

Inprimaki hau eskuratzaileak (esate baterako, erosleak) eta eskualdatzaileak (adibidez, saltzaileak) sinatu behar dute; eta inprimaki horri, honako agiriak erantsiko zaizkio:

  1. Bidezko eskritura publikoa.
  2. Ondasun Higiezin Landatarren gaineko Zergaren ordainagiria.
  3. Lursailaren planoa edo krokisa, eskalan egina, kasuan kasuko bereizketa, zatiketa edo elkarketa, hala nola mugak, laboreak eta abar adieraziz.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Bi hilabete, landalurreko ondasun higiezinaren bereizketa, zatiketa edo elkarketaren eskritura publikoa egin den egunaren biharamunetik aurrera.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.

Araudia

182/1990 Foru Agindua, martxoaren 13koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarekin lotutako hainbat inprimaki eredu onartzen dituena (PDF)