Zerga egoitzaren aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Beheko parrafoan agertzen dena akreditatu nahi duten zergadun ez-egoiliarrak.

Zer aitortzen da?

Eredua erabiliko da dagokion entitateari ez-egoiliartasuna froga­tzeko, aipatutako 35. artikuluaren 2., 7. eta 8. apartatuetan aurreikusitako ondorioetarako.

Era berean, abenduaren 1eko 16/2014 Foru Arauak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarenak, 5. artikuluan defini­tzen dituen zergadun ez-egoiliarrek establezimendu iraunkorrik gabe lor­tzen badituzte ez-egoiliarren kontuen etekinak eta etekin horiek Espainiako Bankuak edo atze­rriarekiko transakzio ekonomikoen araudian aipatutako entitate erregistratuek ordainduak badira, aurreko paragrafoan aipatu den aitorpen eredua erabiliko dute Espainian ez-egoiliar direla eta establezimendu iraunkorrik ez dutela entitate horiei froga­tzeko. 16/2014 Foru Arauaren 14.1.e) artikuluan aipa­tzen diren kontuen etekinei atxi­kipena ez aplikatzeko, eta horretarako bakarrik, egingo dute hori.

Aurkezteko epea eta lekua

Aitortzaileak epe hauetan aurkeztu behar dizkio dagokion entitateari zerga egoitzari buruzko aitorpenak:

  • Kreditu entitateekiko eragiketetan identifikazio fiskaleko zenbakia jakinaraztetik salbuesteko aitorpenak direnean, eragiketa egiten den unean, edo, aktibo, pasibo edo balore kontu bat irekiz gero, hilabeteko epean, kontua ireki­tzen denetik aurrera.
  • Ez-egoiliarren kontuen etekinak atxiki­tzeko obligaziotik salbuesteko direnean, hilabeteko epean, kontua irekitzen denetik aurrera.

4. Aitorpenen balio epea mugagabea izango da, salbu eta aitortutako zirkunstan­tzietan aldaketarik gertatzen bada, horrelakoetan ezinbestekoa izango baita dagokion entitateari aldaketaren berri ematea. Komunikazio horretatik aurrera, aurreko aitorpena baliorik gabe geratuko da.

Inprimakiak


PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

568/2016 Foru Agindua, abenduaren 14koa, kasu jakin batzuetan ez-egoiliartasuna frogatzeko aurkeztu beharrekoa den zerga egoitzaren aitorpen eredua onartzen duena. (PDF)

47/2013 Foru Dekretua, abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena. (PDF)