SDB Ondasun higiezinen gaineko zerga bankuan helbideratzea

Nork aurkeztu behar du?

Ondasun higiezinen gaineko zergaren subjektu pasiboak zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenean.

Zer aitortzen da?

  • Alta ematea helbideratze sisteman: Ondasun higiezinen gaineko zerga helbideratu nahi duten subjektu pasiboek aurkeztu dezakete.
  • Helbideratze datuak aldatzea: kargu kontua aldatu nahi dutenek eskaera berri bat aurkeztu beharko dute.

Aurkezteko modalitateak

Inprimaki horrek ondoko informazioa bildu beharko du:

  • Errezibo zenbakia: Helbideratu nahi den erreziboaren erreferentzia.
  • Helbideratze kontua: Urteroko erreziboa kargatu nahi den kontu korrontearen IBAN zenbakia.

Aurkezteko lekuak

Oharra

Dagokion udalak zergaren diru bilketa bere gain hartua badauka, eskaera berorri igorriko zaio.