SGA Nekazaritzan eta abeltzaintzan gasolio erosketak direla-eta jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren itzulketa

Nork aurkez dezake?

4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziei buruzkoa, 52 ter Bi artikuluan jasotako nekazari, abeltzain, barazki ekoizle eta basoginek aurkez dezakete.

Zer eskatzen da?

4/2023 Foru Dekretu Arauemailean 52 ter Bat artikuluan aurreikusita, aurreko epealdian gasolio hobaritua erosteagatik jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren itzulketa eskatzen da.

Aurkezteko modalitateak 

Aurkezteko lekuak 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamenduko Herritarren Arretarako  bulegoetan egin eta aurkeztuko dira.  Ogasun eta Finantza Departamenduko zerga bulego horietan ere aurkez daitezke, orriak bete ondoren.

Aurkezteko epea

  • Telematikoki aurkezten dutenentzat, ZERGABIDEA plataformaren bitartez apirilaren 1etik maiatzaren 31a arte.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF).

130/2024 Foru Agindua, martxoaren 26koa, nekazaritzan eta abeltzaintzan gasolio erosketengatik jasandako Hidrokarburoen gaineko Zerga itzultzeko prozedura ezartzen duena. (PDF)