U-1 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Salbuespena eta hobaria eskatzea

Nork aurkeztu behar du?

Ondasun higiezin hiritar baten salbuespena edo hobaria eskatu nahi duten pertsona fisiko nahiz juridikoek eta entitateek. Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 35.artikuluan (PDF), adierazten da, oro har, zeintzuk diren zergapekoak.

Zer aitortzen da?

Ondasun Higiezinen gaineko Zergako salbuespen edo hobari eskaera, ondasun higiezina hiritarra denean.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: U-1 inprimakia bete eta aurkeztuz.

Inprimakiarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:

1. Salbuespena eskatzeko: 12/1989 Foru Arauaren 4. artikuluaren arabera, salbuespenerako eskubidea duela egiaztatzen duen frogagiria.

2. Hobaria eskatzeko:

Babes Ofizialeko Etxebizitza bada, behin betiko Kalifikazio Zedula edo fotokopia erkatua. Dokumentazio hori izapidetze bidean egonez gero, behin-behinekoa erantsiko da, behin betikoa eskuratu arte.
Obra berria, zabalketa edo birgaikuntzaren hobaria eskatu nahi bada, legez baimendutako fakultatiboaren (proiektuaren arkitekto arduraduna) ziurtagiria aurkeztuko da, obrari noiz ekin zitzaion adieraziz.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Salbuespena: Salbuespena subjektu pasiboak eskatu behar du. Zerga Administrazioak ez du bere kabuz aplikatzen. Behin onartu ondoren, hurrengo zergalditik aurrera izango du eragina.

Hobaria:

Sustatzaileek, obrak hasi direneko zergaldiaren barruan
U-4 duten Babes Ofizialeko Etxebizitzetan, bi hilabete obrak amaitzen direnetik hasita.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.

U-1 eredua (PDF)

Araudia

733/2004 Foru Agindua, ekainaren 29koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan salbuespena/hobaria eskatzeko U-1 eredu berria onartzen duena (PDF)