U-7 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Ondasun higiezin hiritarrak bereiztea, banatzea eta elkartzea

Nork aurkeztu behar du?

Ondasun higiezin hiritarrak bereizi, zatitu edo elkartu nahi dituzten pertsona fisiko zein juridikoek eta entitateek. Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 35.artikuluan (PDF), adierazten da, oro har, zeintzuk diren zergapekoak.

Zer aitortzen da?

Ondasun higiezin hiritarren bereizketak, zatiketak eta elkarketak; hau da, higiezin hiritar bat bitan edo gehiagotan zatitzea eta bakoitza Jabetza Erregistroan inskribatzea; edo alderantziz, bi higiezin elkartzea eta Jabetza Erregistroan finka bakar batean inskribatzea, ondorio guztietarako.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: U-7 inprimakia bete eta aurkeztuz.

Inprimaki hau eskuratzaileak (esate baterako, erosleak) eta eskualdatzaileak (adibidez, saltzaileak) sinatu behar dute; eta inprimaki horri, honako agiriak erantsiko zaizkio:

  1. Aldaketa formalizatzen duen eskritura publikoa edo agiri baliokidea.
  2. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria.
  3. Bereizketa, zatiketa edo elkarketa adierazten duen planoa, eskalan egina.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Bi hilabete, ondasun higiezinaren bereizketa, zatiketa edo elkarketaren eskritura publikoa egin den egunaren biharamunetik aurrera.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.

U-7 eredua (PDF)

Araudia

182/1990 Foru Agindua, martxoaren 13koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarekin lotutako hainbat inprimaki eredu onartzen dituena (PDF)