Jarduera ekonomikoen ordainketa zatikatuak


Ordainketa zatikatuak enpresari eta profesionalek hiruhilero Foru Ogasunari hurrengo urtean aurkeztuko duten errenta aitorpenaren kontura egiten dizkioten ordainketa edo aurrerakinak dira.

Nork aurkeztu behar du?

Jarduerak egiten dituzten zergadun guztiak ordainketa zatikatuak egitera behartuak daude, ondokoak ezik:

Nekazaritza edo abeltzaintza jarduerak egiten dituzten zergadunak, baldin eta aurreko urte naturalean jardueratik lortutako sarreren gutxienez %70i atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaio. Dirulaguntza arruntak edo kapital dirulaguntzak eta kalte-ordainak kanpoan uzten dira.

Jarduera profesionaletan jarduten diren zergadunak, aurreko urte naturalean, jardueraren % 50ek gutxienez atxikipena edo konturako sarrera izan bazuen.

Ordainketa zatikatuen zenbatekoa

1.- Prozedura orokorra:

Hiruhileko bakoitzeko ordainketa zatikatua azken aurreko urtean lortutako etekin enpresarial edo profesionalen %5ekoa izango da (2023ko ordainketa zatikatuak = 2021eko etekin garbiaren %5), azken aurreko urte horretan zergadunari egindako atxikipen eta konturako sarreren %25ean gutxitua.

2.- Prozedura bereziak:

Aparteko izaerarekin (sasoiko jarduerak, jardueraren hasiera edo aldaketakoak, azken aurreko ekitaldian ez direnean jarduerak egin edo ez zutenean etekin positiboa izan, azken aurreko urteko hiruhileko korrelatiboan baino eragiketa bolumen txikiagoko hiruhilekoren bat), etekinak zuzeneko zenbatespeneko metodoaren bitartez zehazten diren jarduerengatik zergadunak hiruhileko eragiketa bolumenaren %1 sartu ahal izango du. Zenbateko horri, hala badagokio, hiruhilekoan zehar egindako atxikipen eta konturako sarrerak kendu beharko zaizkio.

Zergadunek adierazitakoa baino portzentaje handiagoa aplikatu ahal izango dute ordainketa zatikatu bakoitzean.

Aurkezteko modua eta lekuak

Jarduera ekonomikoen ordainketa zatikatuak hiru modutan aurkez daitezke:

Aurkezteko epeak

  • Lehen hiruhilekoa: apirilaren 1etik maiatzaren 10era bitartean
  • Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik abuztuaren 10era bitartean
  • Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik azaroaren 10era bitartean
  • Laugarren hiruhilekoa: hurrengo urteko urtarrilaren 1etik otsailaren 10era bitartean

Informazio gehiago